Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Mendi orientazio kiroleko proba antolatu dute Zegaman

Uztailaren 1ean jokatuko da proba eta Espainiako ligarako puntuagarria izango da

M. Aranburu - Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Osinalde, Goitur agentziako zuzendaria;Izagirre, Zegamako alkatea eta Goikoetxea GOT-eko lehendakaria.

Osinalde, Goitur agentziako zuzendaria;Izagirre, Zegamako alkatea eta Goikoetxea GOT-eko lehendakaria. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Osinalde, Goitur agentziako zuzendaria;Izagirre, Zegamako alkatea eta Goikoetxea GOT-eko lehendakaria.

zegama- Uztailaren 1ean, Zegaman, Gipuzkoako III. Rogainea proba jokatuko da. Hainbatentzat, agian, rogainea hitza ez da ezaguna izango, baina mendi orientazio kiroleko modalitate bat da. Parte-hartzaileek inguruko mapa oso zehatz bat izaten dute eta baita iparrorratza ere. Bi tresna horiekin, eta buru zein intuizioaz baliatuz, mendian jartzen diren balizak bilatu behar izaten dituzte. Denbora epe batean gehien lortzen dituenak irabaziko du lehiaketa.

“Guretzat garrantzitsua da proba Zegamako lurretan garatuko delako bere osotasunean, 20 metro koadroan, eta Zegamako lur eremu eta mendiak erakusteko aukera eskain-tzen duelako”, nabarmendu zuen atzo eginiko aurkezpenean Joseba Izagirre, Zegamako alkateak.

Bi proba izango dira. Batetik, sei orduko iraupena eta taldeka parte hartu beharko den rogainea dago, Espainako txapelketarako puntuagarria dena, eta bestetik, bakarka edo taldeka parte hartu ahalko izango duten hiru orduko rogainea. Lehenengo proba 10.00etan hasiko da eta bigarrena, berriz, 11.00etan.

Egunean bertan estreinatuko da Aizkorriko lehen orientazio mapa, eta hori erabiliko dute parte-har-tzaileek. Mundu mailako arauak jarraitzen ditu, eta Roberto Pascual Paskikartografo adituak egin du. Materiala hartuta, Zegamako lurretan barrena jarriko dituzte 50 balizak aurkitu beharko dituzte parte-hartzaileek.

Oraingoz, 200 pertsona inguruk eman dute izena eta ekainaren 27a arte eman ahalko da www.gotorientazioa.org webgunean. “Inoiz Aizkorrin ikusi gabeko txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen du froga honek”, gaineratu zuen Gipuzkoako Orientazio Taldeko lehendakaria den Ibon Goikoetxeak. Horrela, parte hartzeko gonbita zabaldu die herritarrei, “mendiaz disfrutatzeko beste modu bat” delako.

Lehiaketa amaitzean, elkarrekin bazkaria egingo dute partaideek, eta zozketa ere egingo da. “Zegama-Aizkorri mendi lasterketarako dortsala zozkatuko da, aurreratu zuen Goikoetxeak.

Probaz gain, ordea, ibilbide finko bat osatzeko pausoak ematen ari da Zegamako Udala. “Herrian orientazio ibilbide finko bat egiten ari gara eta uda amaierarako osatuko dugu”.

Turismoarentzako “oso interesgarria” dela esan zuen Niko Osinalde, Goitur agentziako zuzendariak: “Zegaman beste kirol modalitate bat egiteak promozioa eta diru-sarrerak suposatzen ditu. Gainera, kirol honetan espezializatuak diren horietara iristeko aukera ere bada”. Horrela, uztailaren 1etik aurrera jendeak Zegaman “kontsumitzeko” beste produktu bat izango dutela argitu zuen.

Últimas Noticias Multimedia