Transfobiaren aurkako manifestazioa egingo dute bihar Bergaran

A.D. - 2017(e)ko ekainaren 27a, asteartea - 09:24etan eguneratua

Bergara. Nire identitatea ez dago hanka tartean! Transfobiarik ez! leloarekin, bihar, 19.30ean, abiatuko da San Martin plazatik, Debagoienako Koordinadora TransMarikaBollo Feministak deitutako manifestazioa, LGTBI+Harrotasun Egunaren harira. "Transexualitatea kontu natural eta erreala izan arren, oraindik ezikusiarena egin nahi duten begi eta pentsamolde asko dago, baita informatzeko asmorik ez duten erakunde zein norbanakoak", nabarmendu zuten.