Jaietako kartelaren lehiaketa zabalik dago hilaren 17ra arte

X.S. - 2017(e)ko uztailaren 11a, asteartea - 12:39etan eguneratua

Hondarribia. Hondarribiko Udaleko Kultura sailak zabalik dauka, hilaren 17ra arte, jai nagusietako kartela aukeratzeko antolatu duen lehiaketara lanak aurkezteko epea. Kartelak teknika librean egin ahal dira eta 50 bider 70 zentimetroko formatu bertikalean prestatu behar dira. Lanak udaletxean dagoen BAZ bulegoan entregatu behar dira. Lehiaketan 650, 300 eta 200 euroko hiru sari banatuko dira.