Morkaiko elkartearen lokala itxita egongo da irailaren 6ra arte

2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 13:19etan eguneratua

ELGOIBAR – Udako oporrak direla eta, Elgoibarko Morkaiko mendizale elkarteak jakinarazten du Errosario kalean duen bulegoa “irailaren 6ra arte” itxita egongo dela. Edonola ere, “azken orduko zerbait behar duten bazkide eta mendizaleek 676 547 524 telefono zenbakira dei dezakete elkarteko kideekin kontaktatzeko”. Bestalde, Morkaikok gogorarazten du Picos de Europara mendi irteera antolatu duela irailaren 16 eta 17rako. – J.L. 

Últimas Noticias Multimedia