Kuadrillen bazkaria egingo dute gaur Santio jaien baitan

2017(e)ko uztailaren 28a, ostirala - 14:10etan eguneratua

VILLABONA – Villabonako Santio jaien baitan, gaur Gora Kale-Txiki Bandaren kalejira Malkar plazatik abiatuko da 12.00etan. Kuadrillen bazkariaren ondoren Incansables txarangarekin kalejira izango da eta 17.00etan dantzaldia Honat taldearen eskutik, Erreboteko plazan. Iluntzean, 21.30ean, kafe eta likore dastatzea izango da erretiratuentzat Dj Txispyren musikarekin Jubilatuen Biltokian;00.00etan zezen suzkoa izango da Erreboteko plazan eta 3.00etan dantzaldia Honat taldearen eskutik Erreboteko plazan. Bihar ere jai-giroa nagusi izango da, igandean erromeri eguna ospatuko dute eta astelehenean, San Ignazio. – M.S.S. 

Últimas Noticias Multimedia