Saludo del alcalde

Agurra. Saluda

por Koldo Leoz Garciandia - Jueves, 3 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Galería Noticia

Laclave en notación musical se ubica al principio de cada pentagrama, aunque puede cambiarse en cualquier momento durante el transcurso de la obra si se requiere.

Si tomáramos las Fiestas como un pentagrama, pondríamos al inicio la clave para marcar las notas que darán ritmo y color a la ciudad. La clave inicial, la más importante, debe marcar un ambiente de alegría y respeto mutuo. A partir de ahí, la clave puede y debe variar con el paso de la obra (las Fiestas) para dar cabida a todas las variedades y estilos musicales que hay en la vida. Todos estos estilos son fiel reflejo de nuestra sociedad, la estellesa, variada y plural, con numerosos matices que deben encontrar acomodo en una programación festiva acorde a su ciudad y a su vecindad.

Debe haber actos musicales variados, actos para los más pequeños, para las mayores, para las personas más tranquilas y para las que bailan sin cesar. Las tradiciones deben tener su espacio, claro que sí, las religiosas y las populares, y deben compartirlo con las nuevas costumbres de la juventud, los nuevos gustos, las nuevas tecnologías... En definitiva, que todos y todas debemos compartir el espacio que nos pertenece por igual sin querer predominar sobre el resto. Debemos convivir sin imponer y respetar sin discriminar. Debemos mostrar empatía con aquellas personas que tenemos enfrente para poder entenderlas y estar a su lado.

Y en fiestas hay que tener a las vecinas y vecinos al lado, disfrutando de la comparsa, del rock y el reggaeton, de los encierros y de los fuegos artificiales, de las txoznas, de las peñas, de la Virgen del Puy y San Andrés, de Gorgorito, de la Corporación Municipal, de la familia, de la cuadrilla...

En fiestas hay sitio para todo;bueno, para casi todo. Estella-Lizarra no tolerará jamás un trato vejatorio o discriminatorio hacia las mujeres, ni en el día a día, ni en fiestas con la absurda excusa del alcohol. Quien no respete esta máxima no tiene lugar ni en las fiestas ni en la ciudad de Estella-Lizarra, por lo que quiero manifestar alto y claro que no queremos ninguna agresión sexista de ninguna intensidad ni en nuestras Fiestas ni fuera de ellas.

Porque queremos una ciudad y unas fiestas plurales, diversas, respetuosas, divertidas, movidas y tranquilas, os pido como Alcalde de Estella-Lizarra que mostréis empatía por quien las disfruta junto a vosotros y vosotras. Ahí está la clave de las Fiestas. Al principio, en el medio y al final.

¡Felices Fiestas!

las claves

Notazio musikalean, klabea pentagrama bakoitzaren hasieran jartzen bada ere, beharrezkoa delarik, aldatzen ahal da obran zehar.

Festak pentagrama gisa hartuko bagenitu, ezarriko genuke klabe bat hasmentan hiriari erritmoa eta kolorea emanen dizkioten notak adierazteko. Eta nagusia den hasierako klabe horrek ekarri beharko lituzke festa-giroa eta elkarrenganako errespetua. Hortik goiti, klabea aldatzen ahal da, edo, hobeki erran, aldatu beharko litzateke obran zehar, hau da, festetan zehar;eta aldaketa horrek, hain xuxen, bide emanen die bizitzan dauden musika mota eta estilo guztiei, horiexek baitira gizarte lizarratarraren aniztasunaren erakusgarri, ñabardura aunitz dituen gizartea baita, eta denek behar dute beren lekua izan hiriaren eta hiritarren neurrira eginiko festetako egitarauan.

Orotariko ekitaldi musikalak egon behar dira, ttikiendako, adinekoendako, lasaiagoak direnendako eta ipurdantzariendako. Zer erranik ez, tradizio herritarrek zein erlijiosoek beren lekua izan behar dute, baina partekatu beharko lukete toki hori gazteen ohiturekin eta bertzelako gustuekin. Azken batean, denok partekatu beharko genuke gisa berean dagokigun festa-eremua, inor zokoratu gabe. Bizikidetzan aritu beharra dugu, elkarren errespetuan ibili beharra dugu, eta horretarako, jakina, inposaketa zein bazterkeria alde batera utzi behar ditugu. Finean, enpatia erakutsi behar diegu aitzinean ditugunei haien ondoan sentitzeko.

Eta festetan gure hirikideen ondoan egon behar dugu, eta haiekin batera guztiaz gozatu: konpartsa, gaitak eta danborrak, rocka, reggaetona, txosnak, peñak, Puiko Ama Birjina, San Andres, familia, lagunak…

Festetan kontu aunitzetarako dago tokia, baina ez denetarako, Estella-Lizarrak ez baitu sekula onartuko emakumeen aurkako eraso sexistarik, ez egun arruntetan, ez festa egunetan, alkoholaren aitzakia onartezina erabilita. Arau hori errespetatzen ez duenak ez du lekurik izanen ez festetan, ez Estella-Lizarran;hortaz, argi erran nahi dut ez dugula inolako eraso sexistarik nahi gure festetan zein festetatik kanpo.

Eta gure nahi irmoa denez hiri eta festa koloreanitzak, adeitsuak, dibertigarriak, mugituak eta aldi berean lasaiak izatea, nik, Estella-Lizarrako Alkate gisa, eskatzen dizuet enpatia erakuts diezaiozuen festak zure ondoan gozatzen dituenari. Hortxe baita festetako klabea. Hasieran, tartean eta bukaeran.

Festa on denei!