Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
19.575.000 euro guztira

Eusko Jaurlaritzak %6 igo du euskaltegi pribatuetara bideratutako diru-ekarpena

Igoera hauek euskaltegietan lan egiten duten 1.300 irakasleen baldintzak hobetzea izango dute helburu

EP - 2017(e)ko abuztuaren 13a, igandea - 11:42etan eguneratua

Una profesora de euskera, en un euskaltegi municipal.

Irakasle bat euskaltegi batean. (José Mari Martínez)

Galería Noticia

Una profesora de euskera, en un euskaltegi municipal.

Eusko Jaurlaritzak, HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) bitartez 19.575.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean euskaltegi pribatuen lana diruz laguntzera, iaz baino %6 gehiago. Izan ere, igoera horri esker irakasleen baldintzak hobetu ahal izango dira euskaltegi pribatuetan, aspalditik datorren eskaera bat betez.

BILBO. Horrez gain, 11.519.370 euro bideratuko ditu euskaltegi publikoen lana laguntzera, iaz baino %1 gehiago. Igoera hauek euskaltegietan lan egiten duten 1.300 irakasleen baldintzak hobetzea izango dute helburu.

Bestalde, Eusko Jaularitzak 1.250.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean ikasleen ikasketa prozesua diruz laguntzera. Diru honi esker, hainbat ikasleren matrikula doakoa edo askoz ere merkeagoa izango da, beti ere ikasleek dagokien maila gainditzenbadute.

DOAKOTASUNA

Diru-laguntza hauez gain, udalek eta aldundiek deialdi ezberdinen bidez laguntzen dute ikasketa prozesua. Eusko Jaurlaritza lanean ari da legegintzaldi honetan B2 mailara arteko doakotasuna lortzeko euskararen irakaskuntzan. Helburu historiko hau lortzeko, EuskoJaurlaritza, aldundiak eta udalak abian jarri beharreko baldintzak adosten ari dira hizkuntza politika kudeatzen duten erakundeak batzen dituen HAKOBAn (Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea).

Euskadin, ikasturtero 35.000 lagun inguruk ikasten dute euskara euskaltegi publiko eta pribatuetan. Guztira, 103 euskaltegi daude Euskal Autonomi Erkidegoan, 64 pribatuak dira eta 39 udaletakoak.

Últimas Noticias Multimedia