Aurtez ez da artzain zakurrik Igantzin

Halere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte besten aitzineko asteburuan

Jueves, 21 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

IGANTZI- Irailaren 28an, datorren ortzegun arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Halere, iaz hogeita hamaseigarren edizioa bete zuen artzain zakur lehiaketak ez du segidarik izanen aurtengoan.

Larunbat goizean gosaria eta plater tiroketa izanen dira Ziobin. 12.00etan Herritarren arteko pilota txapelketako finalerdiak eta finala. 17.00 Kick boxing erakustaldia. 20.00etan Igantziko dantza taldearen emanaldia. 22.00etan Bakarrizketa afaria Baratzondon.

Igandean, 10.00etan karrika buelta herriko txistulariekin. 12.00etan XIV. Gazta lehiaketa eta ardo dastaketa frontoian. 18.30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, Iñaki eta Joxe trikitilariek lagunduta eta gazta eta opil dastaketa. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia