Ordiziako Goazen egitasmoak urteko azken irteera egin du

Jakintza ikastolako eta Oianguren institutuko ikasleak parte hartu zuten atzoko saioan

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 22a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Ordiziako Zuhaizti zentroan, Oianguren institutuko ikasleak kontzertua eskaintzen.

Ordiziako Zuhaizti zentroan, Oianguren institutuko ikasleak kontzertua eskaintzen.

Galería Noticia

Ordiziako Zuhaizti zentroan, Oianguren institutuko ikasleak kontzertua eskaintzen.

ordizia- Ostegunero-ostegunero ateratzen dira Ordiziako helduak bertako kaleak oinez zeharkatzera Goazen egitasmoaren bidez. Atzo ere halaxe egin zuten, baina urteko azken irteera berezia izan zen, dudarik gabe. Izan ere, Jakintza ikastolako eta Oianguren institutuko ikasleak parte hartu nahi izan zuten ekitaldian, eta emozioz betetako jardunaldia izan zen.

Goizeko 10.30erako, ohiko legez, Plaza Nagusiaren ondoan inguratu ziren egitasmoan parte hartzen duten adinekoak. Orain arte bezala, Ordiziako hainbat elkarte eta taldeetako kideak izan zituzten lagun, zenbaitek laguntza behar baitute ibilbidea osatzeko. Atzokoan, baina, nahiz eta fresko egiten zuen, guztiak irribarretsu ageri ziren. Segituan, ikasleak hizketan hasi ziren adinekoekin, eta batzuk haien egoeraz ere galdetu zieten. Nola ez, partaideak pozik zeudela nabari zen gazteen presen-tziarekin. Hala, trikitixa eta panderoaren laguntzarekin, kanta batzuk abestu zituzten plaza aurrean, eta ondoren, elkarrekin, guztiak Zuhaizti zentro sozialera gerturatu ziren. Ongietorri beroa jaso zuten guztiek, eta bertara iritsi bezain laster, Oianguren institutukoek aurreskua dan-tzatu zuten guztientzat. Ondoren, Jakintzakoen txanda izan zen eta 15 minutuko kontzertu bat eskainiko zuten. Musikarekin jarraituz, Oiangurenekoek biolina eta pianoaz gabon abestiak jo zituzten, eta guztiek elkarrekin abestu zituzten kantuak. Ekintza berezi honekin amai-tzeko, txistorra banaketa egin zuten. Bestalde, urtarrilaren 11an abiatuko dute berriz ere Goazen egitasmoa.