Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sustrai proiektua, Haur Hezkuntza eraldatzen

Tafallako ikastolan, Ikastolen Haur Hezkuntzako pedagogia berritzailean oinarrituz, gurea sortu dugu, inguruneari eta gure ikasleen beharrei egokituz

Testua eta argazkia Garcés de los Fayos Ikastola - Viernes, 29 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Sustrai proiektua Haur Hezkuntzako mailetan garatzen da.

Sustrai proiektua Haur Hezkuntzako mailetan garatzen da.

Galería Noticia

Sustrai proiektua Haur Hezkuntzako mailetan garatzen da.

Sustrai proiektua martxan jarri dugu, ikastolek dugun 50 urtetako esperientziari esker. Ikastolen marko pedagogiko berritzaile hau, azken urteetan psikologia, neurozientzia eta etologian egindako ikerketetan oinarritzen da.

Gure proiektua, Sustrai izenarekin izendatu dugu, gure ikastolako logoa, zuhaitz bat da eta honen oinarria sustraiak diren bezala, haur hezkuntza, haurraren garapenaren oinarria izango da.

Haur hezkuntzako etapan zehar, haurrak, oinarrizko konpetentziak bereganatzen hasiko dira, Hauexek dira : izaten ikasi, elkarbizitzen ikasi, komunikatzen ikasi eta pentsa-tzen eta ikasten ikasi. Pedagogi berri honetan, espazio desberdinetan, haurrek oinarrizko konpetentzia hauek garatzeko aukera izango dituzte.

Marko pedagogiko berri honetan, haurra bere ikaskuntza prozesuaren protagonista da, berezko erri-tmoak markatuz eta bere denbora kudeatuz. Horrela, bere autonomia, autoestimua eta ardurak sendotuz. Gizakiok sen batzuekin jaiotzen gara eta hauek garatu behar ditugu. Sen hauek, ondorengoak izango lirateke: Atxikimendurako sena, miatzeko, zainketarako, harremanetarako, erasorako, beldur, sexu eta erakusteko sena. Konfiantzazko giro lasai batean, haurrak bere senak asetzen ditu testuinguru aberats baten bidez, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzen dituen bitartean.

Haur hezkuntza, interesgune desberdinetan antolatua dugu;espazio sinbolikoa, ikerketa eta sormena lantzeko espazioa, eraikuntza eremua eta mugimendu espazioa.

Hainbat momentuetan, haurrak askatasun osoa du bere miatze sena asetzeko. Intentzio pedagogiko batekin antolatuta dagoen espazio bakoitzak, maila desberdinetako erronkak proposatzen dizkio haurrari. Honen helburua, txikiaren zirrara eragitea da eta honela, ikasteko prozesu arrakastatsu eta eraginkorra emango da. Adin desberdinetako haurrak, zirkulazio librearen bidez, gune berean egoten dira, Zaharrenek zaintza sena asetzen duten bitartean, txikienek imitazioaren bitartez ikasten dute.

Irakasleak haurra zaindu, ulertu eta behatuko du, bere zailtasunetan lagunduz, harreman afektibo seguruak sustatuz. Izan ere, segurtasun afektiboa, miatze sena pizteko baldintzetako bat da. Modu honetan, hezitzailea haurraren bidelagun izango da, bere garapenean lagunduz. Aldi berean, proiektu eta erronka motibagarriak proposatuko dizkio.

Haur guztiek adinaren arabera, beren erreferentziazko taldea dute eta dagozkien tutorearekin. Egunean zehar, hainbat momentuetan elkartuko dira;harrera eta agurra egiteko, hamaiketakoak jateko, euskara sustatzeko jarduera bereziak egin eta ikasleek beraien proiektuak aurrera eramateko aukera izango dute.

Kanpoko espazioek, garrantzi handia dute, elementu naturalek ikerketarako sena indartu, jakin-mina estimulatu eta haurren arteko interakzioa sustatzen dute. Tafallako ikastolan etapa bakoitzak bere baratza dauka eta haurrak dira baratzaren kudeatzaile eta arduradunak.

Familiaren presentzia ezinbestekoa da haurraren garapenean eta honela Ikastolako hezkuntza integrala aberasten da. Gure proiektu berri honetan badute beraientzako gune bat, guraso txokoa hain zuzen ere. Bertan beste gurasoekin esperientziak elkar trukatzeko aukera, irakasleekin harremanetan jartzeko edo beraien seme alabaren erritmora moldatzeko aukera dute.

Haurra, familia eta irakasleok guztiak bat ,erronka berriei ilusioz erantzunez, aurrera goaz Tafallako Ikastolan, XXI. mendeko hezkun-tzarako bidean.