bertako gaia

Arrantzaleak taldea, 50 urte Danborradan

Azpeitiko Danborradako talde aurrerakoienetakoa da Arrantzaleak, festan emakumeen presentzia bermatu zuen lehen taldea da besteak beste. Aurten 50 urte beteko ditu Danborradan eta Udalaren omenaldia jasoko du.

Miércoles, 17 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

Ezkerretik eskuinera Bittor Olaizola, Kontxi Esnal, Klemente Arrue eta Juan Mari Ibarzabal, taldeko banderarekin.

Ezkerretik eskuinera Bittor Olaizola, Kontxi Esnal, Klemente Arrue eta Juan Mari Ibarzabal, taldeko banderarekin. (Eregi)

Galería Noticia

Ezkerretik eskuinera Bittor Olaizola, Kontxi Esnal, Klemente Arrue eta Juan Mari Ibarzabal, taldeko banderarekin.

Aurtengo Helduen Danborradako partaide batek urteurren berezia ospatuko du;Arrantza taldeak. Gora behera askoko taldea izan den arren, Azpeitiko Danborradako talderik aurrerakoienetakoa izan da. Hala, 1981 urtean emakumeei irteten utzi zien lehenbiziko taldea da. Urte guzti hauetako bizipenak azaltzeko, taldekide batzuekin bildu da NOTICIAS DE GIPUZKOA.

Hasierak eta Danborradan parte hartu ahal izatea ez ziren errazak izan. Azpeitiko festen antolaketa eramaten zuten koordinakunde bat zegoen eta hariekin borrokan egitea tokatu zitzaien. "Gu gazteak ginen, dirurik ez genuen, ezta elkarterik ere . Eta ordungo ohitura zen elkarte bakoitzak herriko festa desberdinetan edo kultur ekintzetan parte hartzea;hala, batek krosa antola-tzen zuen, besteak pilota partidak Erregeen kabalgata antolatzea inork ez zuen nahi izaten eta horretan hasi ginen. Umeen Danborrada antola-tzen ere hasi ginen. Horren ondorioz, Danborradako ateak ireki zi-tzaizkigun", gogoratzen du Juan Mari Ibarzabalek.

Gaur egun Arrantzaleak bezala ezagutzen den arren, hastapenetan Oargi taldetik atera ziren. "Arran-tzale jantziarekin atera baginen ere lehen bi urte haietan, taldeak Oargi zuen izena", dio Bittor Olaizola zuzendariak. Gaur egungo arrantzale itxura ere oso desberdina zen, izan ere, hasierako urteetan danborrak alokatzen zituzten eta jantziak ere "hala moduzkoak" zirela gogoratzen dute. "Ia gehienetan euria egiten zuen eta gu alpargatekin, alkondara hutsean... irteten ginen. Imajinatu, euritan alpargatekin! Pena ematen genuen", azaltzen du Ibarzabalek.

Era berean, orain 50 urteko gizartea ere oso desberdina zen eta testuinguru horretan, euren taldea festan sartzeko aparteko eragozpenak ere izan zituen. "Diktadura baten menpe geunden, eta gure taldea oso irekia zen, gazte oso mugituekin. Azpeitia berriz, oso kontserbadorea zen. Herritar tradizional horien artean ezinegon bat sortu zuen taldeak , baina poliki-poliki hasierako inpresioari itzulia ematea lortu genuen", agertu du Klemente Arruek.

Bittor Olaizola zuzendariak azken urtea izango du, gidaritza utziko baitu aurten eta bere seme, Iraitz Olaizolak hartuko du kargua

Dirua aurreztea lortu zutenean lehenbiziko danborrak erosi zituzten eta jarraian, jantzia ere ofizializatu zuten. Hala, gaur egun euritako botak, praka eta alkondara urdinak eta euritako txamarra horia erabiltzen dute, "euria egiten duenerako jantzi aproposena", diote barrezka.

Anekdotak 50 urte hauetan bizi izandako momentuak ugariak izan dira eta badituzte hainbat anekdota;"Bazen bat lehenbizikoz irten behar zuela eta izugarrizko emozioa zuen, afarian ordea emozioak irabazi egin zion eta edatekoak lagunduta, ezin izan zuen irten", gogoratu du Ibarzabalek. Beste urte baten berriz, 10 edo 12 kantinera ateratzea erabaki zuten.

Arrantzaleak taldeko kideek ordea badute gogoan emakumearen aldeko lehen pausoak beraiek eman zituztela. Honela, Azpeitiko Danborradan emakumeak lehenbizikoz 1981 urtean atera ziren, Arrantzale taldetik. "Borroka asko egin behar izan genuen, garaiko hainbat herritar oraindik aurka ziren, ez zuten ontzat ematen eta, baina bozketa bat egin genuen udaletxean eta azkenean lortu genuen", gogoratzen du Olaizolak. Bezperako Danborrada horretan Arrantzaletik irten ziren 5 lehen emakumeak;Mila Landa, Andrea Montenegro, Feli Alkorta, Camino Saiz eta Kontxi Esnal.

Ondo gogoratzen du egun hori Esnalek: "Ni pasaitarra naiz eta han emakumeak irteten ziren, eta Azpeitira iritsi nintzenean ez nuen uler-tzen zergatik ezin genuen parte hartu. Baina ez zen hori bakarrik izan, urte horretan kantinera eta banderadun jantziak aldatu genituen, prakak ezarriz. Emakumearen itxura ere aldatu behar zela pentsatzen genuen". Gaur egun, emakumeen presentzia gehiengoa da taldean.

Oraina eta geroa Ostiral honetan 50 urte beteko ditu eta ohitura den bezala, Udalak omenaldia egingo dio Danborradan. Modu honetan, talde guztiak plazan bildu ondoren Arrantzaleak taldeko ordezkariak udaletxera igoko dira oroigarria jasotzera. "1981 urtean irten ziren lehen bost emakumeak igotzea erabaki dugu. Omenaldi hori aprobetxatu nahi dugu bost emakumeei beste omenalditxoa egiteko", agertu du Arruek.

Landa, Montenegro, Alkorta, Saiz eta Esnalekin batera, Bittor Olaizola zuzendaria ere izango da udaletxean. Olaizolak emakumeak atera ziren lehen urte horretan hartu zuen taldeko gidaritza eta 37 urteren ondoren, azken Danborrada izango du aurtengoa zuzendari bezala. "Omenaldia aprobetxatuko dut, eta data ona dela iruditzen zait testigua emateko. Gainera, gazteei aukera emateko garaia ere bada dagoeneko eta nire semea den Iraitz Olaizolak hartuko du zuzendari kargua. Gustukoa du eta hobeto egingo duela seguru nago. Bizkaian bizi den arren, Danborrada bezperaren zain egoten da Azpeitira etorri eta festan parte hartzeko. Gero ordea, danborra jotzen irtengo naiz", aurreratu du Olaizolak. Eregi

Últimas Noticias Multimedia