Bizkaitarrak nagusi Argi Berri mus txapelketa azkarrean

Ordiziako elkartean 121 bikotetatik Luis Anjel Abortiz eta Aitor Okamika gailendu ziren

M. Aranburu - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

XLI. mus azkarreko txapelketako finalistak, Argi Berri Elkarteko Patxi Calvillo ordezkariarekin. N.G.

XLI. mus azkarreko txapelketako finalistak, Argi Berri Elkarteko Patxi Calvillo ordezkariarekin. N.G.

Galería Noticia

XLI. mus azkarreko txapelketako finalistak, Argi Berri Elkarteko Patxi Calvillo ordezkariarekin. N.G.Mus txapelketan ere izan ziren emakumezko bikoteak. Irudian, lehenengo emakumeak saria jasotzen. N.G.

ordizia- Azken zazpi urteetako parte-hartze handiena izan du aurtengo Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa azkarrak, eta txapelak, lehendabiziko aldiz 40 urtean, Bizkaia alderako bidea hartu zuen. Guztira, 121 bikotek parte hartu zuten eta Ea herriko Luis Anjel Abortiz eta Aitor Okamika izpazterdarra izan ziren garaileak.

Larunbatean 16.30ean eman zi-tzaion hasiera XLI. edizioari elkartean bertan. Aurrez aurre jende ugari, guztiak helburu bakarrarekin: txapela eta 1.500 euroak eskuratzea. Arratsalde osoan partidak bata bestearen atzetik jokatu ziren eta finalean Ander Aranburu eta Axier Idiakez Beasaingo bikotearen aurka aritu ziren. Azkenean, 3 eta 2ko emaitzarekin gailendu ziren bizkaitarrak.

Euskal Herriko 44 herritatik gerturatu ziren muslariak, Gipuzkoakoak gehienak, tartean Goierritarrak nagusi, baina baita Bizkaia eta Nafarroa aldekoak ere, urteoko legez, Sakanakoak gehienak. Ordizian jokatuta, bikote gehienak bertakoak ziren, 25. Bestalde, honako herrietako bikoteak izan ziren musean jokatzen: Beasain (10), Lazkao (7), Donostia (7), Zaldibia (6), Etxarri (4), Ormaiztegi (4), Azpeitia (3), Tolosa (3), Amezketa (3), Asteasu (3), Zestoa (3), Zumarraga (3), Bidania (2), Leitza (2), Legorreta (2), Usurbil (2), Villabona (2), Azkoitia (2), Arbizu (2), Betelu (2), Ataun (2), Hernani, Itziar, Larraul, Zumaia, Ikaztegieta, Lasarte, Leaburu, Getaria, Unanua, Altzaga, Iruñea, Urretxu, Idiazabal, Lakuntza, Aizarna, Ea, Ispaster, Zerain, Bakaikua, Ibarra, Oñati eta Ezkiokoak ere bai.

Aitor Calvillo, antolakuntzako kidearen hitzetan, “dena giro ezin hobean ospatu zen eta Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritako jendea gustura aritu zen”.

Últimas Noticias Multimedia