Etxebizitza bat alokairu sozialean jartzea erabaki du Usurbilgo Udalak

2018(e)ko otsailaren 14a, asteazkena - 10:18etan eguneratua

Usurbil. Gernika kaleko 13. zenbakian jabetzan duen etxebizitzetako bat alokairu sozialean jartzea erabaki du Usurbilgo Udalak, eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Etxebizitzak hiru logela ditu, eta 80 metro koadrokoa da. Usurbilgo pertsona fisiko edo bizikidetza-unitateak aurkeztu ahal izango dira zozketara. Honako baldintzak bete beharko dira: etxebizi-tza eza, gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak izatea eta gehienezko ondare jakin bat ez izatea. A.M.

Últimas Noticias Multimedia