Gure Txeruk bi ekintza antolatu ditu datozen egunetarako

2018(e)ko otsailaren 14a, asteazkena - 10:18etan eguneratua

Getaria. Getariako Gure Txeru kultur elkarteak bi ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Batetik, bihar odol ematea izango da, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Ulpiano eraikinean. Bestetik, ostiralean VIII. Floren Memoriala futbito txapelketa hasiko da. Lau partidu jokatuko dira arratsaldeko 20.00etan hasita herriko frontoian eta azkena gaueko 23.00etan jokatuko da. A.R.

Últimas Noticias Multimedia