Ipuin kontaketa saio bat egongo da haurrentzat Lekaion ostiralean

2018(e)ko otsailaren 14a, asteazkena - 10:17etan eguneratua

Urnieta. Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu martxora bitarte. Hitzorduak hilabete bakoitzeko hirugarren asteko ostiraletan dira. Hurrengo saioa, beraz, otsailaren 16an, 17.30ean, Lekaion izango da. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da eta Marisa Tabernero ipuin kontalariak emango du. Tabernero aktorea eta esperientzia handiko kontalaria da. A.M.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia