Inda Mendi Alicantera joango da Aste Santuan

2018(e)ko otsailaren 17a, larunbata - 12:57etan eguneratua

 ZUMAIA – Zumaiako Inda Mendi elkarteak Aste Santuko irteera Alicantera egingo du martxoaren 29tik apirilaren 2ra eta hainbat ibilbide egingo dituzte;besteak beste, Bernia, Puig Campana eta Vall de Laguar. Bazkideek 300 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 325. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 12ra arte. Diru-sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da, izena jarrita. Agiria, Goiko estakoan utzi edo emailez (indamendi1@gmail.com) bidali behar da. – A.R. 

Últimas Noticias Multimedia