Oreretak Inude eta Artzainen desfilea ospatuko du

Bihar Esmalteriatik 12.00etan aterako da 450 pertsonek osatutako konpartsa herriko talde ugari lagun izango duela

Sábado, 17 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Konpartsaren ekitaldi nagusia Koldo Mitxelena plazan.

Konpartsaren ekitaldi nagusia Koldo Mitxelena plazan.

Galería Noticia

Konpartsaren ekitaldi nagusia Koldo Mitxelena plazan.

Errenteria- Orereta Ikastolak, 21. urtez segidan, Inude eta Artzainen konpartsa antolatu du. Bihar 12.00etan, abiatuko da Esmalteriatik ikastolako haur eta gazteek, guraso eta irakasleek osatutako taldea.

Aurten ere artzainak herrira etorriko dira inudeak gorteatzera, eta haur jaioberriak bedeinkatu eta txertatzera. Iragan mendeko gizartearen zenbait irudi ekarriko dituzte gogora. 250 gaztek eta 200 helduk osatutako konpartsa honek, 450 partaide guztira, Errenteriako kaleak zeharkatuko ditu Sarriegiren musika lagun.

Konpartsa Koldo Mitxelena plazatik (Esmalteria) atera ondoren, Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, Alfonso XI, Pelotarien kalea, Kapitan Enea eta Viteri Txiki kaleetan zehar ibiliko da, Gamon Zumardian desfilea amaitzeko. Han fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute.

Itzulera, berriz, Herriko Enparan-tzatik, Foruen plaza, Xenpelar eta Morrongilleta kaletik gora egingo dute, Koldo Mitxelena plazan ekitaldi nagusiarekin bukatzeko.

Emankizun honetan herriko hainbat elkarte eta kuadrillak parte hartuko dute Orereta Ikastola lagunduz;hala nola Ereintza elkarteko Txistulari Taldea, Iraultza dantza taldea, Errenteria Musikaleko banda, dultzaineroak, trikitilariak, Amulleta elkarteko Danbor Kofradia, dan-tzari kuadrillak baserritarrez jantzita erromeri giroan, Jose Mari Auto Klasikoak eta beste hainbat gazte eta heldu garai bateko jantziekin. Guztiei eskerrik beroena eman nahi die Orereta Ikastolak. - A.M.

Últimas Noticias Multimedia