Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Erauskin kalearen azken zatia, norabide bakarrekoa

Beasaingo Erauskin auzoko semaforoak bertatik datozen ibilgailu handiei bidea emango die bertatik jaisteko

M.A. - 2018(e)ko otsailaren 18a, igandea - 06:03etan eguneratua

Beasaingo Erauskin auzoan jarritako semaforoaren irudia.

Beasaingo Erauskin auzoan jarritako semaforoaren irudia.

Galería Noticia

Beasaingo Erauskin auzoan jarritako semaforoaren irudia.

Beasain- Beasaingo Erauskin kalearen bere azken zatia norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera Beasainmendi auzora doazen ibilgailuentzat, tamaina handikoentzat izan ezik. Hain zuzen ere, Erauskin kaletik Erauskin auzora doan bideak ez dauka nahikoa espazio bi norabideentan doazen autoak pasatu ahal izateko, Beasaingo Udalak auzotarrekin egindako bileretako ondorioen arabera. Hori horrela izanda, auzora igotzeko aukera norabide bakarrekoa izatekoa erabaki zuten. Goitik behera datozen ibilgailuak beste errepide batetik bideratzea behartu du honek;zehazki, Garin-eneako bidegurutzetik elizaren atzealdetik pasatzen den errepidera, ondoren hortik Bista alai eta Martina Maiz kalera iristeko. “Bide hau bihurria eta estua izanik, ibilgailu handientzat ezinezkoa zen hortik pasatzea, eta, ondorioz, Erauskin kaletik jaitsi behar izaten dute”, azaldu dute Udaletik. Gainera, Udalak konponbide modura, goitik eta behetik datorren trafikoa erregulatzeko semaforoa bat jarri berri du.

Más sobre Comunidad Autónoma Vasca

ir a Comunidad Autónoma Vasca »