Zirrikituetatik begira

"Handi" izatera heldu

Ana Urkiza - Lunes, 19 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 10:33h

Ekairen heriotzak barren barrenetik hunkitu gaitu. Heriotzaren aurrean denok men egiten dugulako. Ez nuen nerabea ezagutzen, ez eta haren sufrimendua ere. Baina albisteak argiak izan dira. Borroka egiteaz nekatu egin zen. Bizitzen jarraitzeko behar zuen indarra xahutu zitzaion. Ilusioa eta itxaropenaren balantzaren aurrean pisu handiagoa hartu zuen atsekabeak.

Borrokatu eta lortu behar izan zituen gauza askotarikoen artean, batek harrapatu nau, bereziki, ordea. Institutuan transexualitatearen inguruko hitzaldi edo tailer bat emateko eskabideak, hain zuzen ere. Nago, gure ikastetxeetan urteko egitarauarekin konplitzea dutela helburu, nahiz eta helburua biharko gizarterako "pertsonak" hezitzea dela esan. Hezkuntza sistemak, sistema bezala, emaitzak behar ditu. Baina espediente akademiko bakoitzaren atzean, izen bat eta pertsonatxo bat dago. Egia da ikastetxeari eskatzen diogula gizartean ustez funtzionatzen ez duen ororen gaineko sentsibilizazioa eta heziketa. Baina non bestela?

Egin behar dugun galdera zera da: sistemaren-tzat gazte arrunta izan daitekeen baten espedientearen azpitik edo gainetik dauden ume eta nerabeentzako zer daukagun araututa. Matematiketan 5 ateratzen ez duten ikasleentzako "errefortzu" klaseak ditugu;ikasgelak bitan banatzen ditugu ingelesa indartzeko;ezintasun handiagoak dituzten ikasleentzako ikasgela berezituak ditugu baina zer daukagu bestelako beharrak dituzten gazteentzako? Asko direla gaur egun "berezitasunak" dituzten gazteak? Guraso guztiontzako gureak "bereziak" direla? Arazoari zingurin egiten dioten erantzunak dira horiek.

Hezkuntzan ez daukagu gure gazteak kartara zainduko eta heziko dituen menurik. Eta ume/gazte horiek sufri-tzen jarraituko dute "handi" egiten diren arte ("handi" egitera helduko al dira), nagusitzen direnean, nork bere bidea aurkitu eta jorratzeko adina indar bilduko duelakoan

Más sobre Opinión

ir a Opinión »

Últimas Noticias Multimedia