Beasaingo Erauskin plazarako proiektu berria prest dago

Oinezkoentzako eremu zabal bat sortzea aurreikusten da eta trafikoan aldaketak izango dira

M. Aranburu - Martes, 20 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Goiko irudian Erauskin plazaren proiektu berriko diseinua ikus daiteke, eta behekoan gaur egungoa.

Goiko irudian Erauskin plazaren proiektu berriko diseinua ikus daiteke, eta behekoan gaur egungoa. (Argazkia: Beasaingo Udala)

Galería Noticia

Goiko irudian Erauskin plazaren proiektu berriko diseinua ikus daiteke, eta behekoan gaur egungoa.

beasain- Proiektu esanguratsu bati helduko dio datozen hilabeteetan Beasaingo Udalak: Erauskin plaza edo Estatuaren plaza bezala ezaguna dena goitik behera berrituko dute.

Iazko urtean hausnarketa prozesu bat hasi zuten inguru hori nola berritu pentsatzeko eta herritarrek emandako ekarpenak jaso ondoren, proiektua onestea, lanen esleipena eta obrak hastea etorriko dira. Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, uda ingururako lanekin hastea espero dute.

Eremu hau nabarmendu eta biziberritzea da Udalaren nahia, hain zuzen ere, espazio publiko irisgarria, segurua, jasangarria eta, era berean, oinezkoentzako jadanik eginak dauden herriko bi espazio nagusiak lo-tzeko balioko duena: Nafarroa etorbidea, Gernika pasealekuko Pergolak eta Kale Nagusia. Era berean, beste xede nagusi ba-tzuk herritarrentzako topalekua izatea, bertako merkataritza bultzatzea eta zirkulazioa berrantolatuz oinezkoak ibilgailuen gainetik lehenestea dira. Plaza berriaren diseinua egiten hasterakoan, kontuan izan dute eremu hau herrian oinezkoentzako dauden bi ardatz nagusien lotunea dela, Pergolen eta Kale Nagusiaren artekoa. Honela, eremu hau eraldatzen denean, herria alderik alde zeharkatzen duen ardatza nagusia, hiltegi zaharreko zubitik Barrendain plazaraino, oinezkoentzako bihurtuko da.

errepidea kenduAldaketarik nagusi eta nabarmenena Erauskin plaza ekialdetik mendebaldera zeharka-tzen duen ibilgailuentzako errepidea kentzea izango da. Honela, oinezkoentzako eremu zabal bat geratuko da, bertatik lasai igaro edo bertan egoteko aukera eskainiz. “Proiektuak herriko ingurune bat biziberritu eta bultzatzea” duela helburu nabarmendu dute. Nahiz eta aldaketen ondorioz oinezkoentzako bidea geldituko den, ibilgailuek kasu oso berezietan sartu ahalko dute bertatik.

Trafikoaren aldaketez gain, zoladura guztia aldatuko dira eta garaiera eta desnibel guztiak ere kenduko dira lur zorua maila berdinean uzteko asmoz. Horrekin bertako irisgarritasuna hobetu nahi dute eta “pertsonak egoteko espazio ezberdinak” sortuko direla ere aurreratu dute. Hala, hiri-altzariak kokatzearen aldeko apustua egingo du Udalak, inguruari egokituz eta egungo arbolaldiarekin bat eginez. Bestalde, aisialdirako espazioak sortuko dira edozein ekimen mota egiteko aproposa izateko.

oholtza eta monumentuaBeste berrikuntza modura, plaza berriaren ekialdean, eremu osoaren gainetik altxatua geratuko den plataforma edo oholtza bat ere eraikiko da. Plataforma hau, oraingo pergoletako ibilbidearen amaieran kokatuko da, eta altzairuzko txaparekin egindako arku-egitura batez estalia egongo da. Horrela, Nafarroa etorbidetik ikusita atze-oihal baten itsura izango duela adierazi dute, eta Kale Nagusitik begiratuz gero, sarrerako ate nagusi bat emango duela. Agertoki berriak 10x6 metroko azalera izango du eta plataforma hiritar bat izateko asmoz eraikiko da, “irisgarria, eta balio ani-tzekoa, edozein jarduera bertan egin ahal izateko”.

Erauskin plazako toki nabarmenetako bat 1962an eraikitako Loinazko San Martinen omenezko monumentua da. Plazaren berrurbanizazioak monolito honen presentzia nabarmentzea aurreikusten du. Honek bere lekuan jarraituko du eta zenbait egokitzapen egingo zaizkio, hala nola, atzeraino luzatuko den gona itxura izango duen altzairuzko txapaz egindako basamentu berria diseinatuko da eta eskulturaren atzean dagoen santuaren omenez zizelkatuta dagoen eskaintzaren hormari lotuko zaio.

Últimas Noticias Multimedia