Urnietak 157 proposamen herritar jaso ditu aurrekontuan txertatzeko

Udaleko teknikariek galdetegi guztiak aztertuko dituzte eta egikarituko direnak erabakiko dute

Jueves, 22 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bi herritar beraien proposamena kutxan sartzen.

Bi herritar beraien proposamena kutxan sartzen. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Bi herritar beraien proposamena kutxan sartzen.

Urnieta- Urnietako Udalak parte- hartze prozesu bat jarri zuen martxan urtarrilean 2018ko aurrekontuan barneraturiko 125.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 17tik otsailaren 11 bitarte. Epe horretan, 157 galdetegi jaso ziren, baina ontzat 142 eman dira.

Parte-hartzea iaz baino xumeagoa izan arren, Udalak datu onak direla aditzera eman du. Azpimarratzekoa baita, informazio karpetatik, otsailaren 2 eta 3an, pasatako 714 pertsonak, nahiz eta eguraldia ez zen lagun izan.

Orain, Udaleko teknikariek herritarrek buruturiko proposamen guztiak aztertuko dituzte baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, zeintzuk egingo diren erabakiko dute, eta, azkenik, bilera ireki bat egingo da herritarrei hartutako erabakien berri emateko. - A.M.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »