Komediaren bidetik sakontasunera doan ‘Ergela’ antzezlana, bihar, Iruñean

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar ditu protagonista Sanduzelaiko Civivoxean emango den obrak

Viernes, 23 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, antzezpenean.

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, antzezpenean. (Utzikatoa)

Galería Noticia

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, antzezpenean.

iruñea- Iruñeko Udalak antolatutako Eszenatokiak zikloa bihar abiatuko da, arratsaldeko 20.00etan Sanduzelaiko Civivoxean eskainiko den Ergela antzezlanarekin. Jordi Casanovasen jatorrizko an-tzezlana, Martin Agirrek euskaratutakoa, Begoña Bilbaok zuzendu du eta Joseba Apaolaza eta Sara Cozar ditu protagonista, taula gainean eskarmentu handia duten bi aktore. Komediatik abiatzen den arren, “aurrera egin ahala beste gauza batetan” bilakatzen den an-tzezlana da, Apaolaza beraren hi-tzetan: “Tonoa aldatuz doa, beste sakontasun bat hartzen du”.

Txalo produkzioak ekoiztutako Ergela-k, ordaindutako proba psikologiko batzuk egitera aurkezten den gizon baten (Joseba Apaolaza) istorioa kontatzen du. Haren arazo ekonomikoak konpontzeko adina diru lortzeko modu ustez erraz eta samurra benetako tranpa bat bihurtuko zaio. Psikologo batek (Sara Cozar) galderak eta igarkizunak egingo dizkio. Horiek urdurituko dute eta bere onena atera beharko du zoritzarreko amaiera saiheste aldera. “Tipo honi gero eta estuago jartzen diote. Hori gutxi balitz, familiaren bitartez presionatu edo behartu egiten dute muturreko egoera batera eraman arte”, kontatzen du Apaolazak. “Alde egin ezin duen toki batean dago”.

“Ergela, ni naiz”, dio aktoreak, an-tzezten duen pertsonaiari erreferentzia eginez. “Alproja xamarra da pertsonaia. Esan dezakegu ergel tipologia baten aurrean gaudela”. Froga psikologikoek aurrera egin ahala, alta, “azken helburura” iristen doa, “gizarteak zer, nola eta norainoko kontrola duen” atzematera. “Hipotesi batean eraikitako fikzio bat den arren, ez dago batere urruti gizarte hartzen ari den norabidetik”

Apaolazaren hitzetan, “bermatuta dago ikuslea ez dela aspertuko”. Emanaldiak, izan ere, “balio erantsi bat du”. “Sara Cozarren pertsonaiak nire pertsonaiari egiten dizkion asmakizun eta frogak publikoak ere mentalki erantzutea eragiten du, protagonistarekin batera froga horiek asmatu edo soluzionatu nahi izaten dituelako”.

Nafarroan lehenengoz emango den arren, dagoeneko Euskal Herriko beste hainbat eszenatokitatik igaroa da jada Ergela. Ikusleak “sorpresaz” hartzen duen obra bat dela azpimarratzen du Apaolazak. “Ikuslea pixkat engainatuta dator, komedia huts edo arin batera gonbidatzen duelako kartelak eta sinopsiak berak. Benetan hala da hasieran, baina buruan bizpahiru galderarekin ateratzera eramaten zaitu. Hausnarketarako dexente ematen duen obra bat da”.

Emanaldia, erran bezala, 20.00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan daude salgai, Civivoxean bertan, eta www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es webguneetan.

bi aktore eszenatoki gainean Joseba Apaolaza eskarmentu handiko aktorea da. 1983an hasi zen lanean, Orain antzerki-taldearekin. Besteak beste, José Antonio Plaza, Fernando Bernués eta Mario Gasen zuzendaritzapean aritu izan da, hainbat antzezlanetan. Hainbat telesailetan parte hartu izan du baita ere, euskaraz zein gaztelaniaz: Bi eta bat, Beny ta Martín, Duplex, A ze parea, Jaun eta Jabe, Maité, Er-tzainak, Goenkale, Teilatupean, eta estatu mailako kateetakoetan, hala nola Periodistas, El comisario eta Aquí no hay quien viva. Zinemaren arloan 27 horas, Ander eta Yul, Días contados, El portero, La voz de su amoeta Silencio rotofilmetan parte hartu izan du, besteak beste, Montxo Armendáriz, Gonzalo Suárez eta Emilio Martínez Lázaroren zuzendaritzapean.

Sara Cozar gipuzkoarra ere an-tzerki, zinema zein telebistan aritu da aktore. EITBko Goenkale, Ero eta bero, Euskolegaseta Mi querido Klikowskitelesailetan lan egin du. Baita Lasa eta Zabala, Bypass, Izarren argiaeta Kutxidazu bidea Ixabelfilm luzeetan ere. Antzerkiaren arloan Uda gau bateko ametsa, El hijo de la novia, El amor después del amor, Hil arte bizi eta Las mujeres de verdad tienen curvas antzezlanekin izan da taula gainean. - M.M.P.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia