Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lasarte-Orian lortutako arrakasta, euskaraldiarentzat eredu

2.000 LAGUNEK HARTU ZUTEN PARTE 2016. URTEAN EUSKARAREN ERABILERA AKTIBATZEKO BURUTU ZEN EGITASMOAN | Euskaldunen artean euskaraz aritzeko joera 21,4 puntutan igoarazi zuen

Arantxa Lopetegi - 2018(e)ko otsailaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Argazkian, Lasarte-Orian Euskara Egunean burututako ekimenan parte hartzaileak . Argazkiak: N.G.

Argazkian, Lasarte-Orian Euskara Egunean burututako ekimenan parte hartzaileak . Argazkiak: N.G.

Galería Noticia

Argazkian, Lasarte-Orian Euskara Egunean burututako ekimenan parte hartzaileak . Argazkiak: N.G.

donostia- Lasarte-Orian 2016. urtean egindako Euskararen Maratoiaren emaitzak jasotzen dituen ikerketa lanaren berri eman zuen atzo Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria den Garbiñe Mendizabalek, Lasarte-Oriako Euskara zinego-tzia den Jon Antxordoki eta EHUko ikerlaria den Pello Jauregi lagun zituela.

Urte luze bat pasa da Lasarte-Orian Irten Armairutiklemapean burutu zen egistasmoa bukatu zela eta utzitako aztarna egitasmoaren arrakastaren isla da.

Bi egitasmoak lotzen dituen ikerlanaren emaitzak plazaratu ziren atzo, maratoia bera eta horren ostean Baietz 40 egun euskarazherri erronkarenak.

Garbiñe Mendizabalen hitzetan ikerketak argi uzten du “tokiko aktibazioan oinarritutako egitasmoek eguneroko hizkuntza ohituretan eragiten lagundu” dezaketela, bide batez euskal hiztunen ahalduntzea lortzen delarik.

Euskaraldia egitasmoaren atarian Lasarte-Orian egindako prozesua “ariketa pedagogiko” bezala eredu izan daiteke. Antxordokik aipatu zuenez, etorkizunean ere “pedagogia gehiago” egin beharko da “aldaketaren bidean jarraitzeko”.

“Talde lanean aritzearen sentsazioak ere eragina izan dun lortutako arrakastan” Pello Jauregi

Ikerketan azaltzen denez, Lasarte-Orian 2016. urteko urrian hasi eta abenduan amaitu zen egitasmoak “euskal hiztunen artean hizkuntzaren erabilera 21,4 puntutan igotzea ahalbidetu zuen”.

Utzitako aztarnak ere nabarmenak dira. Jon Antxordoki “pozik” azaldu zen maila honetan. Adibide bat jartzearren, eguneroko kafea har- tzen duen tabernan euskaraz harremanak mantentzea lortu duela adierazi zuen.

Pello Jauregi izan zen atzokoan ikerketaren berri eman zuena. Bertan jasotzen da 2.000 lagunek hartu zutela parte euskara aktibatzeko egitasmoan ahobiziedo belarriprestpaperak betetzen, populazioaren %12a.

Sei asteko egitasmo honetan, ahobizibezala aritzeko aukera aste betekoa zen eta lan honetan aritu zirenak beste bost aste ibili ziren en- tzule lanetan.

Hasiera batean 300 ahobizi eta 3.000 belarriprest lortzea aurreikusi zuten baina azkenean datuen oreka bestelakoa izan zen.

Lasarte-Oriako euskaldunen %33k eman zuten izena egitasmoan parte harzeko, ia euskadun direnen artean %4,1 eta erdaldunek ez zuten parte hartu. Hauen laguntza ere lortzea li-tzateke, Jauregiren hitzetan, aurrerantzean gainditu beharko den erronka nagusietariko bat.

“Tokiko aktibazioan oinarritutako ekintzek hizkuntza ohituretan eragin dezakete” Garbiñe Mendizabal

Hala ere, egitasmoaren arrakasta azpimarratu zuen atzokoan Jauregik. EHUko irakasleak azaldu zuenez, prozesua abian jarri baino lehen ahobizien euskararen erabilera 62,4 puntukoa zen, bukatu ondoren 83,8koa izatea pasa zen eta 81,3koa hiru hilabete ondoren.

Emaitzak direnak direla ere, Jauregiren ustetan prozesuaren arrakasta nabarmenena euskaraz aritzeari eman zaion babesean datza. Besteak beste, euskaraz hasi eta ulertu eta gazteleraz erantzuna jasotzearen beldur ez egotea lortu da.

Talde lanean aritzearen sentsazioa ere areagotu da. Horretan eragina izan zuen, Jauregiren ustetan, egitasmoan parte hartzen zutenen artean txapak banatzea “identifikazio sozial” bat eragiteko.

“Ingurune babestu bat sortu zen euskaraz lehen hitza egiteko. Egitasmoa, batzuentzat, euskaraz aritzeko aitzakia izan da”, adierazi zuen.

“Pertzepzioa” aldatzea eta euskaldunak aktibatzea lortu bazen ere, prozesuan izan ziren onurak eta ahuldadeak eredugarri izan daitezke abian den Euskaraldia egitasmoan.

mezuakEgitasmoaren abiapuntuan helburua “ahobiziakarmairutik ateratzea zen”. Behin martxa hartuta, “belarriprestak jarrera aktiboagoa hartzeko beharra” ikusi zen eta horretan aritu ziren Lasarte-Oriako biztanleak.

“Emaitzekin pozik gaude baina pedagogia gehiago egiten jarraitu behar dugu” Jon Antxordoki

Arrakastaren adierazle nagusiena, egitasmoak utzi duen aztarna. Nahiz eta “ohitura aldaketaren” bidea luzea izan, aurrerapauso garrantzitsu bat eman da.

Besteak beste, argi gelditu da egitasmoaren diseinua eta plazaratze lanak egokiak izan direla eta eredutzat hartu daitezkela. “Euskaldunak eroso egon dira solaskide errezeptiboak aurkitu dituztelako eta hauek ere, eroso, ulertu eta nahi izan duten moduan erantzun dutelako”.

Hemendik aurrera, Euskal Herri osoa akibatzea da helburu nagusia, euskaraz galdetu eta erantzuteko.