Bi abesbatz bihar Maria Magdalenaren basilikan

A.M - 2018(e)ko otsailaren 23a, ostirala - 12:58etan eguneratua

Errenteria Bihar iluntzeko 20.00etan kontzertua eskainiko dute Elai abesbatzak eta San Juan Bautista Mondragon parrokiako koroak Errenteriako Maria Magdalenaren basilikan. Kontzertuaren lehenengo zatian Elai abesbatza ariko da, eta bigarrenean bi abesba-tzek abestuko dute batera. Maria Magdalenaren Lagunak kultur elkarteak antolatu du kontzertua, aurtengo hirugarrena.