‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia eskualdean

Datorren astean Alegian, Altzon, Ibarran eta Iruran eskainiko du Galtzaundi Euskara Taldeak saioa

Sábado, 24 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Alegia- Dagoeneko eskualdeko hainbat herri pasa ditu Galtzaundiren Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloak. Datorren astean, Tolosaldeko beste lau herriren txanda izango da;Alegian, Altzon, Ibarran eta Iruran.

Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek eran-tzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean duen egoeraz hitz egingo dute, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

Alegian hitzaldia otsailaren 26an izango da kultur etxean (19.00), Altzon 27an udaletxean (19.00), Iruran martxoaren 1ean kultur etxean (19.00), eta Altzon egun berean Herri Eskola eraikinean (19.00). - M.S.S.

Últimas Noticias Multimedia