Karrikako lanak azalduko dituzte Artason asteartean

A.M. - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 14:51etan eguneratua

Oiartzun - Karrika auzoko sarrera konpondu, bidea zabaldu eta hoditeria berritzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira. Aurretik, auzotarrak bilera irekira deitu ditu Oiar-tzungo Udalak asteartean, Artaso elkartean 19.00etan. Bileraren helburua lanek auzotarrei nola eragingo dien azaltzea da. Lanek irauten duten bitartean auzoko mugikortasuna berbideratu eta antolatu beharko da.

Últimas Noticias Multimedia