urola erdia

Txerloia futbol zelaia berritzeari ekin dio Azkoitiak

Pintaketak eta harmaila aldaketa egin ondoren, aterpea eraiki eta txarteldegia aldatuko dira

Eregi - Domingo, 25 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Javier Zubizarreta alkatea eta Pedro Urdapilleta lehendakaria Txerloian.

Galería Noticia

Javier Zubizarreta alkatea eta Pedro Urdapilleta lehendakaria Txerloian.

Txerloia futbol zelaia eraberritzen hasi dira Azkoitian. Hala, azken asteetan harmailak aldatu dituzte;lehengo egurrezko ohol zaharrak bizkarraldea duten banakako eserlekuengatik ordezkatu dira eta gainera, Anaitasuna klubeko koloreei keinua eginez, 708 jarleku gorri eta urdin jarri dira.

Azkoitia - Lan hauekin batera, zelaiaren itxitura ere berritu da, eta garbiketa eta pintaketa lanak burutu dira. Harmailetako barandak gorri-urdinez margotu dira, harmailetako horma konpondu eta gero, zuriz margotu dute, eta sarreretako ateak ere gorri-urdinez margotu dira. Segurtasun neurriak betetzeko, berriz, eskailera gehiago jarri dira harmailetan. Horrez gain, ura harmailetatik behera isurtzeko metalezko tutuak jarri dira, eta Txerloia inguratzen dituzte hesiak berritu dira. “Egungo araudira egokitzeko egin dira lanak eta erosotasunean ez ezik, koloreetan ere irabazi egin du”, agertu du Udalak.

Anaitasuna klubeko lehendakari den Pedro Urdapilleta “pozik” agertu da lanekin, izan ere, zuzendari-tzan sartu zirenean instalakuntzak hobetzen joatea jarri zuten helburu bezala. “Eta Udalaren eskutik hobe-tzen joan gara eta uste dut pauso garrantzitsuena orain eman dugula. Hemen 3. mailakoek, neskek, jubenilek eta erregionalekoak joka-tzen dutela ikusita, garrantzitsua da aldaketa. Segurtasun aldetik ere eskailerak gehitu dira, kontutan hartu behar da adineko jendea ere etor-tzen dela. Euskal Herri osotik etor-tzen direnek ikusiko dute futbol zelai ederra dugula”.

Txerloiko lanak, ordea, ez dira amaitutzat eman, izan ere, beste bi esku-hartze aurreikusten dituzte Udalak eta Anaitasunak. Batetik, estalitako gune bat eraiki nahi da sarreran eta bestetik, markagailu ingurua ere estalpe batekin babestuko da jarraitzaileentzat. Txarteldegia ere zelairako sarrerara gerturatuko da eta markagailu elektronikoa ezarriko da. Bigarren fase honetan egingo diren obra hauen-tzat ez da oraindik exekuzio eperik itxi.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko egin diren eta egiteko dauden lan guztiak batuta, 100.000 euroko aurrekontua dute obrek. - Eregi