Zestoako Arroabeko eskola berria eraikitzen hasiko dira

A.R. - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 15:49etan eguneratua

Zestoa - Eusko Jaurlaritzako kontratazio mahaiak Altuna y Uria S.A. enpresarekin akordioa sinatu du Zestoako Arroabeako eskolako eraikin berria egiteko. Hala, orain enpresak hilabeteko epea dauka lanei ekiteko, eta urtebetekoa, lanak hasi eta bukatzeko. Ondorioz, eraikin berria 2019ko apirilerako prest egotea da. Gogoratu behar da Zestoako Udalak pasa den urteko urrian egin zituela eraikin berria egiteko beharrezkoak ziren azpiegitura lanak. 

Últimas Noticias Multimedia