‘Euskaraldia Oñatin’ egitasmoaren aurkezpena, gaur

2018(e)ko otsailaren 28a, asteazkena - 12:08etan eguneratua

OÑATI – Euskaraldia aurkezteko bilera irekia egingo da gaur udaletxeko osoko bilkura aretoan, 18.30ean hasita. Ekitaldira oñatiar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Euskaltzaleen Topaguneko bi kidek azalduko dituzte Euskal Herri osoa hartuko duen ekimenaren nondik norakoak. Hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea helburu duen egitasmoa antolatzeko taldea osatu nahi da herrian. – A.D

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia