Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hurrengo ekitaldia, BIZI mendi duatloia

Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

altsasu- Oinez pausoka pausoka egiten delako, ondorengo pausoa mendi duatloian jarri du Nafarroa Oinezak. Horrela, ikastola inguruko paisai ederrez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Mendi duatloia bikoteka izanen da, hau da batek bizikletako saioa eginen du eta besteak korrika. Guztira 30km izanen ditu, 23 bizikletaz eta 7 korrika, hala ere lasterketa herrikoia da eta horregatik ostean herri bazkari herrikoia ere izanen da. Lasterketan izen emateko www.kirolprobak.com helbidearen bitartez eginen da eta herri bazkarira joan nahi duen orok Iñigo Aritza Ikastolan zein Olazti, Ziordia, Altsasu eta Urdiango tabernetan tiketak erosiz etorri ahal izanen du. Korrika zein txirringaz, euskarari arnas emanez! - I.A.I.