xehetasunak

Ireki da euroscola lehiaketarako epea

Ikastetxeei bideratutako lehiaketa Europako Parlamentuak antolatzen duen lehiaketa hau DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaie.

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Iaz Nafarroako Jauregian ospatu zen sari banaketa. Doneztebeko Mendaur ikastetxeak eraman zuen saria. unai beroiz

Iaz Nafarroako Jauregian ospatu zen sari banaketa. Doneztebeko Mendaur ikastetxeak eraman zuen saria. unai beroiz

Galería Noticia

Iaz Nafarroako Jauregian ospatu zen sari banaketa. Doneztebeko Mendaur ikastetxeak eraman zuen saria. unai beroiz

Diario de Noticias

Euroscola 2018 online lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea irekia dago apirilaren 12 ra arte. DBH, Batxilergo edo gradu erdiko FP ikasten ari diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Aurten, XXIV.edizioa ospatzen da eta aukeratutako gaia, 2018an ospatzen den “Nazioarteko Kultur-ondarearen Urtea” izando da. Horrek, goiburu-tzat ondorengoa du: “Geure ondarea: iragana etorkizunarekin bat egiten duen lekua”.

Lehiaketa Espainiako Europar Parlamentuko Informazio Bulegoak antolatu du, Espainian aurkitzen den Europako Komisioko Ordezkaritzaren laguntzarekin eta Kanpo Gaien Estatuko Idazkaritzarekin batera. Horretan, Espainiako hezkuntza zentroek hartu dezakete parte eta DBH, Batxilergo edo gradu erdiko FP ikasten ari diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei dago bideratua. Izen-ematea lehiaketaren webgunean egin daiteke.

Edizio honetan minutu eta erdi (1’30”) irauten duen bideo bat aurkeztu behar da eta horrek, Nazioarteko Kultur-ondarearen Urteko he-lbururen bat izan behar du gaitzat. Helburutzat Europako kultur-ondarearen esanahia eta horren adierazpenaren inguruko hausnarketa eragitea du.

Lehiaketaren antolakuntzak oinarrizkotzat jotzen du “gazteek kultur-ondarea literaturan, artean eta objektuetan, soilik, ez dela aurkitzen jasotzea. Hor,i ondorengo gaietan ere aurkitu dezakegu: geure arbasoengandik ikasten ditugun ogibideak, gure seme-alabei kontatzen dizkiegun istorioak, kontsumitzen ditugun elikagaiak, liburuak, antzerkia, musika, dantza edo pelikulak.

Horrez gain, lehiaketa honetan aparteko sariak eskainiko dituzte ondorengo erakundeek: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Espainiako Gazte Kontseiluak, Espainiako bolondresen plataformak eta erkidego ezberdinetako gazteriarekin nahiz hezkuntzarekin lotutako erakundeak.

Irakasle batek gidatuko ditu proiektuak eta lantaldea bakoitzak 10 ikasle izango ditu. Ikastetxeek lehiaketara talde bat baino gehiago aurkezteko aukera izando dute.

Proiektuek lehiaketaren oinarriak bete beharko dituzte eta epai mahaiak lan guztiak baloratu ostean, horien emaitza webgunean argitaratuko da. Bertan estatuan irabazle suertatu diren ikastetxeen zerrenda argitaratuko da, gainera Erkidegoko eta Erkidegoko Hiriburuetako sailkatutako 5 talde onenak ere agertuko dira.

Sari-banaketa:Epaimahaiak aukeratutako talde onenen artean 15 sari banatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Lehiaketako irabazleek Europako Parlamentuak Estrasburgon duen egoitzan egingo den Euroscola programan parte hartzeko aukera izango dute eta bidaia horretako gastuak ordaindu ahal izateko diru-laguntza izango dute. Irabazle bakoitza Erkidego edo Erkidegoko hiriburu ezberdinetakoa izan beharko da.