Erripan gora

Neurriak

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Atzo, martxoak 3. Gasteiz. Polizia tiroka. 5 hildako. 150 zauritutako. Gero eta jende gutxiagok dauzka gertakariok oroimenaren zarean iltzaturik. 42 urte joan baitira. Bizia lege. Iruñean ere jende aunitz kolera gorrian. Arrotxapea aldean, traktore bat barrikada bat paratzen. Haur kozkor baten oroitzapenak. Joan den asteazkenean ere Iruñerriko traktoreak Iruñean, baina elurra kentzen. Labriteko aldapan, konparaziora. Hainbat ikasle Orkoiengo traktore batean iritsi ziren Iturrama institutura, maluta guztien azpitik eta elur guztien gainetik. Elurtearen bezperan, ezohiko ibilgailu bat Lotzako galsoro putzutuetan, bazterrak ongarritzen, traktoreak ezin sartuz baitabiltza alorretan, lurrak urez ase izaki. Eski estazioetako pistetan elurra zanpatzen diharduen ibilgailu horietako bat ari baitzen ongarria barreiatzen, loka-tzetan trabaturik gelditu gabe. Erabateko arrakasta. Laborariak, pozik. Oraindik ere bada nekazaritza taupadarik hiriaren mugan berean. Elurtearen biharamunean, oposizioko alderdiak oihuka, behar adina neurri hartu ez zelakoan elurrari aurre egiteko, eta alderdi berberak garrasika ere, sumindu iduri, hiriburuko aginte taldea motz gelditu delakoan hirigunea atsegin egiteko planari egindako aldaketetan. Beude oposizioan. Neurrien artean, hainbat, auzokideek berek eskatuta;adibidez, toki gehiago izatea autoa aparkatzeko, eta bertze bat, behar bezalako informazioa ematea, jende aunitzen artean zabaldu den uste okerra uxatzeko;ezin dela autoz hurbildu Alde Zaharrera;Sarasatera, adibidez. Baina neurrien gainetik, arras garrantzitsua izan da aginte taldeak batzuekin eta ber-tzeekin bilerak egin izana, jendearen iritziak entzun eta, hein batean, aintzat hartu izana, hamar bat neurri ezarrita. Horrelakorik nekez ikusten baitzen, bertze ba-tzuek alkatetzan urte sail luzeegian iraun zuten bitartean.

Últimas Noticias Multimedia