Hitanoa erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute

2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 10:31etan eguneratua

ERRENTERIA – Hitano ikastaroa antolatu du Errenteriako Udaleko Hizkuntza Politikarako departamentuak. Izena emateko epea zabalik dago jada. Martxoaren 16an hasiko da eta ekainaren 1ean bukatu. Interesatuta dagoenak udaletxean eman behar du izena. 20 orduko ikastaroa izango da, ostiraletan, 17.00etatik 19.00etara. AEK arduratuko da ikastaroa eskaintzeaz. Izen-emateak hamahiru euroko kostua du. – A.M

Últimas Noticias Multimedia