Bertsoa eta antzerkia eskutik, ‘Erradikalak gara’ ikuskizunean

Ane Labakak eta Beatriz Egizak Irrizikloren baitan biltzen den emanaldia eskainiko dute gaur, NAE-n

Miércoles, 14 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘Erradikalak gara’ ikuskizuneko protagonistak.

‘Erradikalak gara’ ikuskizuneko protagonistak. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

‘Erradikalak gara’ ikuskizuneko protagonistak.

iruñea- Nafarroako Antzerki Eskolak (NAE) eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen dute Irriziklo umorezko antzerki programaren baitan, Erradikalak garaemanaldia eskainiko da gaur, arratsaldeko 20.00etan, NAE-n. Beatriz Egizabak ipuin kontalari eta klownak eta Ane Labaka bertsolariak eszenaratuko duten lan honetan, bertsolaritzak eta antzerkiak bat egingo dute.

Bi emakume elkartuko dira oholtza gainean, maletak kontraesanez beteta dituztela. “Erradikalak zarete” esaten diete, eta nahi zein behar luketena baino gutxiago direla pentsatuko dute. Bertso eta monologoak uztartuz, erraietatik hitz egingo dute, umorez, sustrairaino heldu nahian. Ane Labaka bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea da;eta Beatriz Egizabal (KontuKantoi), ipuin-kontalaria eta klowna.

Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan zein webgunean erosi daitezke (www.laescueladeteatro.com) eta 3 eurotan daude salgai.

Irrizikloren baitan, beste hiru ikuskizun eskainiko dira datozen bi asteetan. Martxoaren 14ean, emanaldi bikoitza izanen da: alde batetik, Itziar Saenz de Ojerren (Bazen behin clown) Sexijentziak askatuz;eta bestetik, Pantxika Lamur. Nik egin beharko &Ko, Ainhoa Juanizekin (Zirika Zirkus). Martxoaren 27an iritsiko da Irrizi-klo bere amaierara, Etxeko saltsak an-tzezlanarekin. Txalo Produkzioak taldeak Alan Ayckbournen testua hartu du oinarritzat ikuskizun hau sortzeko. Oholtza gainean, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino izanen dira endredo komedi honetako pertsonaiei bizia emanen dietenak. - M.M.P.

datuak

‘Erradikalak gara’, gaur, 20.00etan, Nafarroako An-tzerki Eskolan. Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabalekin (ipuin kontalaria eta klowna).

etiquetas: nafarroa, bertsoa

Últimas Noticias Multimedia