Ordiziako Jakintza ikastolako 300 ikasle, dantzan

Urteroko legez, DBHko maila guztikoek eta Batxilergoko lehen mailakoek Majori polikiroldegian egin dute dantzaldia

Jueves, 22 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak, Majorin.

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak, Majorin.

Galería Noticia

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak, Majorin.

ordizia- Urtez urte, data hauetan, Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek dantzaldia egiten dute Majori kiroldegian. Atzo eguerdian egin zuten aurtengo saioa eta ikusle ugariren aurrean dantzatu behar izan zuten ikasleek, horrek sortzen dituen urduritasunak kontuan izanda.

Gauzak horrela, ia 300 ikasle jarri ziren Ordiziako kiroldegi erdian dantzatzen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztietakoak izan ziren bertan, eta Batxilergoko lehen mailakoak ere bai. “Soinketa klaseen barruan kokatzen da dan-tzaldi hau eta euskal curriculuma lantzeko balio du;hau da, notarako izaten da. Horrela, ikasleek badakite bai edo bai egin beharra daukatela, ikasteko programaren barnean kokatzen baita. Gainera, nik uste dagoeneko ohituta daudela”, zehaztu zuen Amaia Ayerra irakasleak, ikaslez inguratuta.

Zehazki, hilabete eta erdi inguru pasa dute ikasleek entseguak egiten eta atzokoa lehen emanaldia izan zen. “Ekainean ere halako beste bat egiten dugu, baina irakasleok ere parte hartzen dugu. Hori guraso eta gainontzekoei zuzendua izaten da”, aurreratu zuen Ayerrak. Dantzei dagokionean, euskal dantzak egiten dituztela nabarmendu zuen, baina aldaketa batzuekin: “Euskal dantzetako oinarrizko pausoak egiten dituzte, baina erakargarriagoa izateko, gaur egungo abestiekin egiten dituzte dantzaldiak”. - M.A.

etiquetas: ordizia, dantza

Últimas Noticias Multimedia