finalistak

Bardoen finala, asteburu honetan!

Toki-Alai sagardotegian Hiru talde ariko dira bihar Lekunberrin jokatuko den Nafarroako taldekako bertso ekimenaren 4. edizioko finalean

Diario de Noticias - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bardoen 2016ko edizioko finala. utzitakoa.

Bardoen 2016ko edizioko finala. utzitakoa.

Galería Noticia

Bardoen 2016ko edizioko finala. utzitakoa.

Hiru talde ariko dira larunbatean Lekunberrin jokatuko den Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren laugarren edizioko finalean: Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Lei-tzako Aldatzea komeni. Saioa 17:30ean izango da herriko Toki-Alai sagardotegian eta dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu dira. Finalaren ostean, afaria egingo da sagardotegian bertan.

Otsailaren 2an abiatu zen Bardoak taldekako txapelketako laugarren edizioa, 16 talde eta 113 parte-hartzailerekin. Hilabete t’erdian Bardoek 22 saio egin dituzte Nafarroan barna eta larunbatean amaiera emango zaio aurtengoari, Lekunberrin jokatuko den finalarekin.

Hiru talde dira finalerako txartela lortu dutenak: Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Aldatzea komeni. Talde horietako bertsolariak dira oholtzara igoko direnak eta haien artean txandaka egingo dituzte finaleko lan guztiak. Era berean, hiru taldeetako aurkezleen artean bideratuko dute saioa. Eta Bardoetan ohikoa denez, beste taldeetako kideek zein entzuleek izango dute saioa epaitzeko ardura.

Finala Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian jokatuko da, 17:30etatik aurrera. Dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu egin dira, hortaz larunbatean ez da leihatila zabalduko. Finala amaituta, triki poteoa abiatuko da Lekunberrin barna eta eguna amaitzeko Bardoen afaria egingo da, sagardotegian bertan.

Aurtengoa Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren laugarren edizioa da. 2012an egin zen lehena, orduan Lesakako “Rimak exkaxko” taldeak irabazi zuen Leitzan jokatu zen finala. 2014an finala Lesakan jokatu zen eta Baztango Lepanatuek 2 taldeak irabazi zuen. Azkenik, orain dela bi urteko edizioan Etxarri Aranatzen jokatu zen azken saioa eta Leitzako Atekaberts taldea atera zen garaile.

Addams familia (Malerreka-Baztan).Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Egoitz Gorosterrazu eta Alazne Untxalo. Aurkezlea: Maialen Kamino Elizagoien. Antolatzaileak: Lierni Oteiza Migeltorena eta Maialen Belarra Eneterreaga.

Aldatzea komeni (Leitza):Diego Riaño, Mikel Azpiroz, Aitzol Eizmendi, Xabat Illarregi eta Joanes Illarregi. Aurkezlea: Migel Mari Elosegi ‘Luze’ Ordezkaria: Ander Fuentes ‘Itturri’.

Unibertsolariak (Lesaka)Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Jon Silveira. Aurkezleak: Maddalen Arozena Fresneda eta Iratxe Muxika Karrion. Antolatzaileak: Estitxu Arozena Albizu, Ane Telletxea Igoa eta Uxue Mesa Garmendia.

etiquetas: nafarroa, ikasberri

Últimas Noticias Multimedia