Ataungo Barandiaran Museoak bisita gidatuak egingo ditu Aste Santuan

2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 14:08etan eguneratua

ATAUN – Martxoaren 29an hasi eta apirilaren 8a bitartean irekita egongo da Ataungo Barandiaran Museoa eta hainbat aukera eskainiko dituzte. Besteak beste, egunero bisita gidatuak antolatu dituzte museora, errota eta antigoaleko zerrategira. Irteera hauek 11.30ean hasiko dira. Talo tailerretan parte hartu nahi duenak, berriz, izena aurrez eman beharko du eta baita Lizarrustiko parketxetik ibilaldi gidatua egin nahi dutenek. Informazioa edo erreserbak egiteko 943 18 03 35 telefonora deitu behar da. – M.A. 

Últimas Noticias Multimedia