Markotegi productions: arrebak abestu, anaiak bideoklipa

Izaro markotegi abeslaria da eta bere anaiari, oierri, bideoak grabatzea gustatzen zaio. lau bideoklip egin dituzte

Erreportajea eta argazkia Asier Zaldua - Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Oier eta Izaro Markotegi anai-arrebak.

Oier eta Izaro Markotegi anai-arrebak. (Asier Zaldua.)

Galería Noticia

Oier eta Izaro Markotegi anai-arrebak.

Gizartea asko aldatu da azken hamarkadetan. Eta aldaketa horren erakusgarri nagusia gazteak dira. Izan ere, beraiek dira berrikuntzetara hobeto egokitzen direnak eta, beraz, berrikuntzen bultzatzaile nagusiak. Garai batean anaia-arrebek pastelak egiten zituzten edo kilker bila joaten ziren. Egun, teknologia berriekin lotutako hamaika gauza ere egiten dituzte. Legazpiko Markotegi anai-arrebek, adibidez, bideoklipak egiten dituzte. Izarok abestu egiten du eta Oier irudiez arduratzen da. Beraien bideoak YouTuben ikus daitezke.

Izaro Markotegik 19 urte ditu. Batxilergo Humanistikoa egin zuen Urola Garaiko lanbide eskolan eta Gizarte Integrazioa ikasten ari da. Bazterketa egoeran dagoen jendeari lagundu nahi dio. Musika ikasketak ere baditu. Behelaino eta Segan taldeetan abesten du. Segan Egan talde mitikoaren jarraipena da. Bi musika talde hauek euskal taldeen abesti ezagunak jotzen dituzte, batez ere.

Oierrek, berriz, 15 urte ditu. DBH4 ikasten ari da eta irudi mundua asko gustatzen zaio. Ikasi duen guztia bere kabuz ikasi du. “Interneteko bideoak ikusiz eta probak eginez ikasi dut dakidan guztia”. Ez du ikus-entzunezkoekin lotutako ikasketak egiteko asmorik. “Zaletasun bezala oso ondo dago, baina horretatik bizitzea oso zaila da. Gainera, gustuko duzun zerbait lanbide bihurtzea arriskutsua ere bada. Oraingoz, zaletasun bat besterik ez da”, dio.

Mikel Laboa, La oreja de Van Gogh, Berri Txarrak eta Ken Zazpiren abestiekin bideoklipak egin dituzte

Mutikotan hasi zen bideoak grabatzen. “Youtuben Izarorekin grabatutako bideoak ikus daitezke, baina askoz ere bideo gehiago egin ditut. Beti grabatzen ari naiz. Toki guztietan. Hasieran ni jartzen nin-tzen kameraren aurrean, baina egun lehengusuek ere aktore lana egiten dute. Mugikorrarekin hasi nintzen, baina ondoren Canon markako kamera bat erosi nuen. Kamerek mugikorrek ematen ez dituzten aukerak ematen dituzte”, azaltzen du. Garai batean etxe askotan zeuden bideokamerak, baina telefono mugikorrek ordezkatu egin zituzten. Egun, benetako zaletasuna dutenek bakarrik erosten dituzte kamerak.

Denbora kontua zen bideoklipak egiten hastea. “Iazko otsailean estudio batera joan nintzen cover ba-tzuk grabatzera (abesti ezagunei bere ahotsa jartzera). Oso argi nuen egunen batean cover batzuk grabatuko nituela, baina ez nekien horiekin zer egin. Hala, Oierrek bideoklipak grabatzea eskaini zidan. Primeran iruditu zitzaidan”. Bere anaiak, arreba estudiora joan zenerako bideoklipak egitea buruan zuela aitortu du.

Lau bideoklipak Dagoeneko lau bideoklip grabatu dituzte: La Oreja de Van Gogh taldearen Inmortal, Mikel Laboaren Izarren hautsa, Ken Zazpiren Ezer ez da betiko eta Berri Txarrak taldearen Bueltatzen. Aurki bosgarrena grabatzen hasiko dira. Sorpresa izatea nahi dute. “Bosgarrena ezberdina izango da. Martxosoagoa. Ez zaigu gustatzen abestia zein izango den iragartzea, ikusmina pizteko”, azaldu du Izarok. “Ezaugarri ezberdineko abestiak tartekatzea gustatzen zaigu: bata lasaia eta hurrengoa kañeroagoa. Aniztasuna atsegin dugu. Bideoklipa YouTuben argitaratu baino lau bat egun lehenago iragartzen dugu”.

Zaletasun honen eskutik, turismoa egiten dute. Bi bideoklip Legazpin grabatu dituzte, baina beste biak kanpoan: Iparralden eta Donostian. Amari eskerrak eman nahi dizkiote, berak egiten baititu taxilari lanak. “Familia guztiak asko laguntzen gaitu. Beraien berotasuna sentitzen dugu eta eskertzekoa da. Pozik daude, gustatzen zaiguna egiten dugulako. Asko dugu hobe-tzeko, baina akatsak eginez ikasten da. Nire ustez, gure bideoak geroz eta hobeak dira”, dio Izarok. Ikusleen erantzunarekin ere oso pozik daude. “Ez genuen espero horrenbeste bisita jasotzea”.

Gustuei dagokienez, Oierri akziozko eta zientzia fikziozko pelikulak eta telesailak gustatzen zaizkio batez ere. Izarok, berriz, euskal musika entzuten du nagusiki.

Últimas Noticias Multimedia