Tomateari buruzko tailerra Villabonan

Saio praktikoa izango da ostegunean Amasa bidean dagoen baratze parkean, 18.00etan hasita

Martes, 10 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Villabona- Badator tomate-landareak zaintzeko urte sasoia eta Amasa-Villabonako Udalarekin elkarlanean ordu eta erdiko tailer praktikoa eskainiko du Baratze Parke Sareak. Ostegunean Amasa bidean dagoen baratze parkean egingo dute, 18.00etan hasita.

Ekoguneak eskaintzen duen Furgobaratza zerbitzuaren bidez eskainiko da saioa. Tailer horretan tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko informazioa emango da eta tailerrean parte hartuko duten herritarren galderak ere erantzungo dira.

“Oraintxe dator tomate-landareak zaintzeko sasoia”, azaldu dute Udaleko Ingurumen sailetik, eta horrela azaldu dute tailerra: “praktikoa izango da. Landareak eramango ditugu, landatu egingo ditugu, ikusiko dugu nola kimatu behar diren eta baita ere nola ureztatu behar diren...”.

Gainera, ostegunean bertaratzen direnen artean tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak eta beste hainbat motatakoak banatuko dira, bara-tzak kolorez janzteko. Baratze parkean egingo da tailerra, doakoa izango da, ez da aurrez izena eman beharko eta deialdia herritar guztiei zuzenduta dago. - M.S.S.

Últimas Noticias Multimedia