Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Paxkal Indo Seaskako presidentea

“Lanean jarraituko dugu ikasle gehiago formatzen, haiek izango dira etorkizuna”

Indok argi dauka, oztopo guztien gainetik, Seaskak bere eginkizunean jarraitu behar duela Iparraldeko etorkizuneko euskal iztunei erantzun bat ematen

Franck Dolosor - Lunes, 14 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Paxkal Indo, Seaskako presidentea

Paxkal Indo, Seaskako presidentea

Galería Noticia

Paxkal Indo, Seaskako presidentea

senpere- Aurten hamar urte betetzen dira Paxkal Indo musikari lohitzundarra Iparraldeko ikastolen federazioaren presidentea dela. Inoiz baino gehiago argi dauka euskaltzaleek erronka askori aurre egin behar dietela baina atzoko jaiaren ondotik baikor agertzen da eta dioenez bateriak kargatuta dauzka lanean jarraitzeko.

Herri Urratseko hogeita hamabosgarren edizioa ospatu zenuten atzo. Zer diozu?

-Baikor gaude irabazi dugulako beste behin ere. Egun osoan tarteka izan genuen euriak ez zuen asko lagundu baina halere milaka lagun joan ziren Senpereko aintzirara. Atxikimendu handia jaso dugu aurten ere Euskal Herri osoko milaka lagunengandik. Oztopo asko dugu bidean baina txalotzeko garaia da. Denen artean proiektu asko egia bilakatu ditugu: sare zabala eta lanbide heziketa eskain-tzen duen lehen ikastegia, besteak beste.

Zergatik eskatzen duzue baliabide gehiago?

-Duela egun batzuk, danborrada jendetsua egin genuen Baionan milaka haurrekin gure ahotsa Pariseraino entzunarazteko. Emmanuel Macron errepublikako presidentearen gobernu berriak bere muskulu txikiak erakutsi nahi ditu baina guk hazkunde handia dugunez beti, orain 25 lanpostu gehiago behar ditugu. Lau baizik ez dizkigute eman nahi, gutaz trufa-tzen dira! Ezin da dena erabaki Parisen gure egoera kontuan hartu gabe. Ezin da horrela jokatu.

Zailtasunak izan arren ikastolen garapena etengabea da.

-Gaur egun, bi eta 18 urte bitarteko 3 700 ikasle dauzkagu, urtero %6 gehiago. Baionako Bernat Etxepare lizeoan, adibidez, 266 ikaslekin zabaldu genituen ateak joan den irailean baina aurten berean 302 izango ditugu eta ia 400 datozen urteetan. Lanbide heziketa eskaintzen dugu lehen aldiz, arlo soziala eta merkatari-tza hain zuzen. Sail orokorrean bezala hor ere irakasle gehiago behar ditugu, ezin dugu haiek gabe lanean segitu. Iparraldeko ikasleen %10 ikastoletan dabiltza baina lanean segitu behar dugu euskaldun gehiago formatzen haiek izango baitira biharko hiztunak.

Eta lanpostu berri horiek ez badituzue lortzen?

-Argi gelditu behar da Seaskak ezin izanen dituela 25 lanpostu horiek bere gain hartu. Hezkun- tza sailak ez badizkigu ematen zenbait ikasgelatan 45 edo 48 ikasle izango dira. Horrelako kopurua ez da onargarria eskola moderno batean. Ezin da onartu.

Azken urteetan mota askotako erakundeak sortu dira Iparraldean. Zuek egitura bat gehiago eskatzen duzue.

-Egia da Euskararen Erakunde Publikoa sortu zela hizkuntz politika kudeatzeko eta guk haiekin gustora lan egiten dugu noski. Bere ekarpena estimatzen dugu. Dena den, galdetzen dugu murgiltze ereduaren aitortza onartuko duen ministeritza arteko ikuskaritza. Bretainia, Alsazia, Ipar Katalunia, Okzitania eta Ipar Euskal Herrian murgiltze eredua eskaintzen dugun eskolek sare bat osatzen dugu. Orain lege bat behar dugu gure berezitasuna kontuan har-tzeko eta sail berezian kudeatzeko. Frantziako estatuan nekazarien eskolak laborarien ministeritzak kudeatzen ditu. Guretzat gauza bera egin behar dute eta horregatik Hezkuntza eta Kultura ministroen arteko akordioa aldarrika-tzen dugu.

Kasurik egingo al dizue Parisek?

-Hezkuntza ministroari aipatu genion Miarritzera egin zuen agerraldian. Frantziako gobernuak ez gaitu oraindik entzuten baina lanean ari gara jadanik zenbait diputaturekin, horien artean hemengo hiruak: Vincent Bru, Florence Lasserre David eta Jean Lassalle. 1994an François Bayrou orduko hezkuntza ministroak ikastolak legeztatu zituen. Argi dago orain beste urratsa egin behar dugula.

Zuen elkarteak erronka askori aurre egin behar die.

-Gu guraso elkarte bat besterik ez gara. Herritarrek gero eta ikastola gehiago nahi dute beren seme alabek euskara ikas dezaten. Egarri horren berri daukate tokiko hautetsi askok. Gobernuak ez du bere eginbeharra betetzen. Guk egiten dugu eta horregatik behar diren baliabideak eskatzen dizkiogu.

Zeintzuk dira hurrengo helburuak?

-Baionan laugarren kolegioa egituratzen ari gara eta Lapurdiko kostaldean lur eremua bilatzen ari gara bosgarren institutua eraiki-tzeko. Gogoetatzen ari gara bi ikastola berri sortzea Ahetze eta Arbonan bertako ume asko Bidarte eta Miarritzera doaz eta. Atzoko jaiaren irabaziekin Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa handituko dugu. 2007an eraiki genuen institutu horretan Nafarroa Behera eta Zuberoko 190 ikasle dauzkagu jadanik eta laster 250 hartu beharko ditugu lehen hezkuntza etengabe hazten ari baita. 500 000 euroren inbertsioa egingo dugu azpiegitura egokia eraikitzeko: 100 metro karratuko laborategia, ikasgela gehiago eta ahalmen urria duten umeak hartzeko gunea.

Últimas Noticias Multimedia