Errekaren Egunerako txartelak salgai dira

Ekainaren lehen astebururako ekitaldi ugari prestatzen ari da elkartea

Miércoles, 23 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

doneztebe- Ekaineko lehen asteburuan, dagoeneko errotua den Erreka Kirol Elkartearen XII. edizioa dute. Egun handia ekainaren 2a izanen da. Larunbatean 08.30ean Malerrekan barna (errepidez) bizikleta ibilaldia eginen dute. 10.00etan gazteen eskubaloia izanen da eta 12.00etan judoa. Esku pilota partidak ere izanen dira ikusgai, pilotalekuan. Arratsaldea kadeteen arteko partiduarekin hasiko dute eta beteranoak eta seniorrak ariko dira aurrez aurre. 19.30ean trikitixarekin poteoa eginen dute, kiroldegitik abiatuta;eta 21.00etan herri afaria izanen dute. Maiatzaren 30a bitarte eman daiteke izena, Titi ostatuan 25 eurotan. Sorpresatxoren bat ere izanen da. Oharkabe taldearekin gaupasa izanen da.

Bezperatik mugimendua izanen da. 17.00etatik 20.00etara puzgarriak izanen dira eta 18.00etan umeak eskubaloian ariko dira. 22.00etan mus txapelketa izanen da. - A.A.A.