Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan


Aitor Arotzena - Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Dantzariek saioaeskainiko dute igande eguerdian.

Dantzariek saioaeskainiko dute igande eguerdian. (D.N.)

Galería Noticia

Dantzariek saioaeskainiko dute igande eguerdian.

BERA- Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren asteburu honetan, ortziraletik igandera, egitarau zabalarekin. Pintxo-Jira, ostatuen arteko pintxo lehiaketa ere izanen dute. Auzoa, Bidaxka, Errekalde, Ikuilu, Kataku, Lixoia eta Xuga ostatuek parte hartuko dute lehen aldiz antolatu den lehiaketan, ortziralean 19.00etatik 22.00etara, larunbatean 12.00etatik 15.00etara eta 19.00etatik 22:00etara eta igandean 12.00etatik 15.00etara. Bezeroek, pintxoak dastatzeko eta onenak bozkatzeko aukera izanen dute.

Ortziralean 20.00etan Altzateko plazan txupinazoa botako dute eta goxokiak banatuko dituzte ttikienendako. Ondoren karriketan barna kalejira eginen dute erraldoi, buruhandi eta txistulariekin. 20.30ean bertso-poteoa eginen dutre Bera, Durango eta Usurbilgo bertso eskoletako bertsolariekin. 21.30ean Azken Trena taldeak kontzertua eskainiko du Bidaxka ostatuan, Zerotik diska berria aurkeztuz. 22.30ean suzko zezena aterako da karrikan eta arratsean, kontzertu gehiago izanen dituzte Uraldeako ostatuetan.

Larunbatean 12.00etan bermuteo-kalejira eginen dute, Bera eta Lesakako soinulariekin.

14:00etan auzo bazkaria izanen dute Uraldea karrikan, zikiro jatea hain zuzen. Txartelak Purienean eta ostatuetan salgai daude, 20 eurotan. Small Band taldearekin bazkalondo animatua izanen da. 19.30ean batukada aterako da karriketan eta 22.30ean suzko zezena.

Igandean 12.00etan euskal dantzak eskainiko dituzte Gure Txokoako dantzariek Altzateko plazan. 16.00etan haur jolasak izanen dituzte suhiltzaileen parkean: apar piszina, tirolina eta jostatzeko bertze hainbat aukera izanen dira. Bainujantzia eta betaurrekoak eramatea aholkatu dute antolatzaileek. 18.00etan funky dantzak izanen dira Altzateko plazan. 20.00etan boleto eta pintxo-jira zozketa eginen da. Auzoko ostatu eta dendek emandako produktuekin osatutako saskia zoketatuko da. Pintxo lehiaketako boto emaileentzako ere 30 euroko hiru sari zozketatuko dituzte.

Bertze ekintzak Bestak bihar hasiko badira ere, bestetako egitarauaz kanpo, Kataku ostatuan kontzertua eskainiko du gaur arratsaldeko 7etan Salvador Amor abeslariak, Rojo Cancionerobiraren baitan. 1980an Madrilen sortu arren, Buenos Airesen (Argentina) eman du bizitza Amorrek, nahiz eta orain berriz Madrilen bizi den, kantu herrikoiak abestuz.

Bertze aldetik, otziralean, emakumezkoen pala txapelketa jokatuko da Eztegara pilotalekuan, teniseko pilotekin. Irabazleek sari ederrak irabazi ahal izanen dituzte eta parte-hartzaile guztiek afari ederrarekin borobilduko dute arratsaldea.

etiquetas: bidasoa

Últimas Noticias Multimedia