Haurraren Eguna ospatuko dute asteburuan

Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

etxalar- Guraso Elkarteak, Udalak, Altxata Kultura eta Kirol Elkarteak eta Landagain eskolak antolatuta, Haurraren Eguna ospatuko dute Etxalarren. Ortziralean 11.00etan Landagain eskolako aretoan Landagain Ttiki abesbatzak kontzertua eskainiko du. Ondotik, eskolako ateak irekita egonen dira erakusketari lekua emanez. Ikasleek ikasturtean egindako lanak ikusgai egonen dira. Igandean 10.15ean, erakusketa zabalik izanen da. 12.30ean plazan XXX. ipuin topaketa ospatuko da, ipuin irakurketa eta liburu banaketekin.13.30ean Bazkaria frontoian. 14.30etik 17.30era Txiribuelta elkartearen eskutik, jolasak eta musika.17.30ean berendua. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia