Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eskola komunitatea, eraldatze prozesuan

Eskola tradizionala izatetik, pentsamendu aldaketa baten prozesuan dagoen eskola izatera igaro gara.

Testua eta argazkia Mendigoiti IP - Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Eskola atsegina eta denentzako modukoa eraikitzeko ilusioa dugu.

Eskola atsegina eta denentzako modukoa eraikitzeko ilusioa dugu.

Galería Noticia

Eskola atsegina eta denentzako modukoa eraikitzeko ilusioa dugu.

etxeko berriak

Mendillorriko ikastetxearen bilakaera prozesua handia izaten ari da. Azken urte hauetan eskolari buelta emateko prozesu batean sartuta dago. Eskola tradizionala izatetik, pentsamendu aldaketa baten prozesuan dagoen eskola izatera. Bide luzea, ametsez betea, haurtzaroaren irudiak eskolaren jokoera zehaztuko duena.

Azkeneko urte hauetan gure ikastetxea, bete-betean, eraldatze prozesu batean sartuta dago. Eskola mundurua irekitzea ezinbestekoa ikusten dugu. Uneoro aldatzen ari den gizarte honetan, begirada aldaketa bat eman beharra dago. Hezkuntzak gizartearen eraldaketa honetan garrantzi handiko papera jokatzen du eta ezin dugu errealitate horretatik aparte egon.

Haurtzaroaz dugun irudiak eskolaren jokaera zehazten du. Gurekin dugun haurra gaitasunez beteta dagoen pertsona bezala begiratzen badugu, bere dituen , orain arte garatu dituen eta aurrerago garatuko dituen gaitasunez betea bezala ikusten badugu, orduan haurra erdigunean jarriko dugu eta gure zeregina erabat asistentziala izanen da, bere beharrak aseko dituen testuinguru, giro on bat eskaintzea izango da. Eskolan ongi izateari izugarrizko garran-tzia ematen diogu. Ongi dagoen haurrak berez ikasten baitu, eta berez etorriko zaion garapen horren bidelagunak izanen gara irakasleak. Konfian-tza dugu norbera bere erritmoan, bere desberdintasunekin haziz eta heziz joanen dela, eta gure eskolan norberaren garapen propioa errespetatu nahi dugu.

Berrikuntza orain beharra bihur-tzen ari da eta bere aldeko sekulako interesa eta mugimendua dagoela somatzen dugu. Gure esperientzia ezagutzeko eskaera asko izaten ari gara. Nafarroatik, Erkidegotik, Errioxa eta Burgosetik ere.

Hezkuntza berrikuntza haurtzaroarekiko begirada aldaketaren eskutik etorriko da, hezkuntzarekiko sinesmenaren aldaketa baten eskutik etorriko dela pentsatzen dugu.Ikaslea erdigunean dagoenean, ikaskuntza ez da irakaskuntzaren fruitua, irakaslea ez da jakinduriaren jabea. Aldaketa metodologikoak begirada aldaketa dakarrenean pentsamentu aldaketa bat ere ematen da.

Mendigoitiko Irakaslegoak bat egin nahi du irakasle-lanekin, berrikun-tza pedagogikoarekin, esperimentazioarekin, berritzearekin, probatzearekin eta honetarako, beste errealitateak ezagutzea, bidaia pedagogikoak eta prestakuntza ditugu abiapuntua. Hezkuntza esperientziak ezagutzeko, trukatzeko eta aitzindaritza pedagogikoa sendotzeko konpromizua dugu.

Gure inspirazioak anitzak dira, Ripolleteko El Martinet, Bartzelonako Congrés Indians, Montessori pedagogia, Waldorf, Reggio Emiliako hezkuntza proposamenak, Arno Stern eta Hezkuntza Sortzailea, Antzuolako eskola, Neurozientzia eta eskolan dituen aplikazioak, akonpainamendu emozionala, diziplina positiboa... denbora guztian ikasten aritzeko dugun nahiak, irakaslegoaren bokazioak, zehaztuko du ikastetxean inplementatzen ari garen metodologia bizia eta aktiboa. Giro antolatuak eta proiektuka lan egiteak gure ikastetxeko ikastearen ardatz nagusiak dira.

Gure inguruko pertsonei, familiei ateak zabalduz eraldaketa egia bihur-tzen ari gara.