KULTURA

Kulturaz betetako hilabetea bizi dute Ormaiztegin

Besteak beste, kalean josteko eguna, kultura arteko gastroazoka eta kontzertuak izan dira ekainean zehar

2018(e)ko uztailaren 6a, ostirala - 06:04etan eguneratua

Musikak Ormaiztegiko kaleak hartu ditu ekainean zehar. Antolatzaileak

Musikak Ormaiztegiko kaleak hartu ditu ekainean zehar. Antolatzaileak

Galería Noticia

Musikak Ormaiztegiko kaleak hartu ditu ekainean zehar. Antolatzaileak

ormaiztegi- Ikasturtea bukatzearekin batera agurtu dute Ormaiztegi kultura eta kolorez bete duen Ekain Kulturala. Hogeita hamar egunetan zehar ekintza ugari izan dira Ormaiztegin, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta kultur ekintzak eskaintzeko asmoarekin.

Hilabeteko lehen egunean eman zioten hasiera egitasmoari Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalaren proiekzioarekin. Hor hasi eta ondorengo egunetan hamaika egitasmo eta emanaldi izan dira herrian, hala nola, arku tiraketa erakustaldia, Txindata Musika Eskolako ikasleen eta Urmaiz Abesbatzaren kontzertua, Zikloturista Martxa eta Zumalakarregi Museoaren Txapela… noiztik? izeneko erakusketaren irekiera.

Antolatzaileen esanetan, “bereziki aipagarriak” izan diren ekintzak ere izan dira eta bertako ekintzaile eta artisauen III. azoka nabarmendu nahi izan dute. Ekainaren 3an egin zen eta bertako partaide izan ziren herriko eta inguruko zortzi ekintzaile eta artisauak. Mota guztietako lanak eta produktuak saltzen eta erakusten aritu ziren.

Kalean josteko eguna ekainaren 12an ospatu zuten. Saioan 20 bat pertsona elkartu ziren puntuaren eta kakorratz-lanaren bitartez eginiko piezatxoekin guztien artean herriko zenbait zuhaitz apaintzeko. Handik bost egunera kulturarteko gastroazokak hartu zuen herria. Bost jatorri ezberdinetako partaideak bildu zituen eta euren herrialdeetako gastronomia ezagutzera emateko aukera izan zuten. Besteak beste, kuskusa, sopa la piedra, guandulak arrozarekin, babarrun hanburgesak eta rechta dastatzeko aukera izan zuten herritarrek.

Musika ere kulturari hertsiki lotua dago eta lau astetan zehar, Musikale Jaialdiak urtero izaten duen lekua mantendu du aurtengo ekain kulturalean, musika, dan-tza eta trikipoteoa bezalako proposamen ezberdinak jorratuz. Erein laukotea, Mammut &The Palmeras Stuck talde goierritarra eta herriko dantzari eta trikitilariak alaitu dute ostegunero giroa. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia