Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Usurbil berriro Erroizpeko ura erabiltzen hasi da

Udalak hobekuntzak egin ditu azaroatik berriro gastroenteritis broterik ez izateko

Aitziber Muga - 2018(e)ko uztailaren 7a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Erroizpeko presa hiru iturburuk eta erreka batek hornitzen dute.

Erroizpeko presa hiru iturburuk eta erreka batek hornitzen dute.

Galería Noticia

Erroizpeko presa hiru iturburuk eta erreka batek hornitzen dute.

Usurbil- Usurbilgo Udala Erroizpeko uraz herria berriro hornitzen hasi da aste honetan. Azaroan ur-sisteman gertatutako huts-egiteek herritarrei eragindako ondoezaren ondorioz, gastroenteritis epidemia bat egon zen, Añarbeko ura baino ez da erabili azaroatik hona. Aldi horretan Udala herriko ur-sistema berritzen aritu da.

Hala, 90.000 euro inguruko inbertsioa egin du Udalak, eta nabarmen hobetu ditu Erroizpeko ur-bilketa, banaketa eta kontrol-mekanismoak. San Esteban deposituetako instalazioak eta gailuak berritu, eta telekontrolerako sistema ezarri du. Sistema horren bidez, une oro informazio guztia eskura izango da.

Azken egunotan sistema berrian probak egiten aritu dira eta denak ondo atera dira. Emaitzak ere egokiak dira. Erakundeetako ordezkariak bisitan izan dira egunotan, hala nola Añarbeko arduradun tekniko eta politikoak eta Osasun Sailekoak. Biek ala biek ontzat eman dituzte berrikuntzak, eta Osasun Sailak baimena eman dio Udalari berriz ere Erroizpeko ura erabiltzeko.

Erreka eta hiru iturburuetako ur naturalak biltzen ditu Erroizpeko presak, eta “oso ona da ur hori”, Udalaren hitzetan. Oraingoz, dena den, iturburuetako ura baino ez da hartuko. 2036. urtera arteko kontzesioa du Udalak horretarako. Iturburuek badute nahikoa ur herriaren zati handi bat hornitzeko: Santuenea, Urdaiaga, Txokoalde, Aginaga, Zubieta, Kaxkoko zati bat (Kale Nagusitik behera), eta Osinalde, Zumartegi eta Ugaldea industriaguneak. Gainerako tokietara Añarbeko ura iritsiko da.

BisitakHalaber, herriko ur-sistema ezagutzeko aukera eman nahi die Udalak herritarrei, eta horretarako hainbat bisita antolatu ditu. Bisitak udal-langileek gidatuko dituzte, eta San Estebango bi deposituak eta Erroizpeko presa eta iturburuak erakutsiko dituzte. Udaletxean bildu, eta taxi-busean eramango dira herritarrak. Bisitak uztailaren 17an 18.00etan eta 21ean 10.00etan egingo dira.

Udaletxeko erregistroan eman behar da izena: 943 371 951 edo erregistroa@usurbil.eus.

etiquetas: usurbil, ura

Más sobre Comunidad Autónoma Vasca

ir a Comunidad Autónoma Vasca »