Larunblaik hezitzaileak behar ditu

Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

elizondo- Baztango Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolaturik, heldu den ikasturtean Baztanen Larunblai aisialdi egitasmoa hasiko da berriro. Egitasmoa burutzeko, hezitzaileak behar dituzte eta interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake. Curriculumak abuztuaren 13tik abuztuaren 24ra aurkez daitezke Baztango Udaleko Euskara Zerbi-tzuan edo euskara@baztan.eus e-postan. Lanposturako oinarrizko eskakizunen baitan, EGA titulua edukitzea, euskaraz ongi jakitea eta haur eta gazte aisialdian eskarmentua izatea daude. Hileko zazpi lanorduko kontratua eskainiko zaie aukeratuei 2018ko irailaren 14tik 2019ko ekainaren 14a arte. - F.A.G.

Últimas Noticias Multimedia