Euskararen prezioaz

Aitor Gastañeta. EHUko komunikazio irakaslea - Jueves, 20 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Orain uda garaia amaitu dela, eta Eguzkiaren Kostaldetik egun ba-tzuk egin ondoren, ezinezkoa zait 2012an egunkari honetan argitaratu nuen Euskararen seinale bila iri-tzi-gutunera ez bueltatzea (VIII-28), non Lizarratik pasata Nafarroako seinaletikari lerro batzuk eskaini nizkion euskarari egiten zioten lekua -edo lekurik eza- zela eta. Diseinatzaile izanik nire aurreko ogibide, eta euskaltzale orduan eta orain, sumintzen ninduen erresuma zaharreko kartelek irakurtzeko moduko letrakera izatea gazteleraz, eta euskarak ia ezin ikustekoa, gazteleraren apositu bezala eta betiere legeak hala behartuta jarrita.

Testu horretara flash-backean eraman nauena ordea Malaga, Marbella eta Tarifako zonaldeetan ikusitako seinaleak dira, denak ingeles eta gazteleraz, zein eta ordena horretan -ingelesa bertoko kaleko hizkuntza omen- eta tipografia berdintsuarekin. Ez da gutxiagorako ere: Banus Portutik pasatzea besterik ez dago Espainiako dirua dutenak kanpotarrak direla ikusteko, Andaluzian egon baitago dirua, bertokoek behar bezala gozatuko ez badute ere. Eta orduan sartzen da hizkuntzaren erronka: zer dela eta inor ez da kexatzen inposizio linguistikoaz? Zer dela eta Estatuan bi hizkuntza ditugunok etengabe justifikatu behar dugu non, nola eta zergatik jartzen ditugun seinaleak elebidun, eta bertan inork txintik ere esan ez, zer eta estatuz kanpoko hizkuntza batekin? Erantzuna berehala dator: ingelesak dirua dakar, eta zorroak betetzen dizkie sikiera kanpotik datorrenei. Euskarak, katalanak, galegoak eta bestelakoek, ez. Zilegi da beraz Espainian estatuko hizkuntzen kontra egitea, baina kanpokoak gorestea baldin eta hemen zereginik badute, bai eta hemengoa xahutzeko bada edo/eta bertoko hizkuntzaz konplexuak izatea ere ekarriko badu, seinaleetan gaztelera ingelesaren atzetik jartzera helduz. Argi dago beraz zein den hizkuntzen arteko konbibentziari laguntzen dion bakarra. Bitartean, errentagarritasunetik atsegitu beharko dugu gurea defenda-tzen, gaztelera edo frantsesaz gain -eta ordez- ez badugu bakarrik ingelesez egingo hemendik 30 urtetara.

Últimas Noticias Multimedia