Euskadiko Orkestrak 2018/2019 denboraldiari hasiera emango dio ostegunean Baluarten

noticiasdenavarra.com - Lunes, 24 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:26h

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2018/2019 Abonu Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten ostegunean, Robert Treviño zuzendari titularraren batutapean. Gurean osotara 10 kontzertu eskainiko dituen EOSek, Bariazioak haizean lelopean eskainiko den lehenengo emanaldi honetan A. Webernen Passacaglia, Op.1 (1908), haren ideia iraultzaile ugariren aurrerapena;R. Lazkanoren Hilarriak (2003), milurteko berriko euskal musikaren ezinbesteko lanetako bat da, erritmoaren eta orkestraren kemenaren ospakizun handi bat;eta J. Sibeliusen Sinfonía nº2, Op.43, 1902an estreinatu ondoren, finlandiar nazionalismoak luze gabe hartu zuen bere eredu eta ikurtzat, Finlandiak bere independentziarantz pauso irmoak ematen zuen aldian.

Arratsaldeko 20.00etan hasiko den emanaldirako sarrerak 10 eta 35 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Eta nobedade gisa, denboraldi honetan Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.