Katerin Artola Dantzari Oiartzuarra

“Dantzan maila batetara iristen zarenean, Oiartzundik kanpo jarraitu behar duzu herrian talderik ez dagoelako”

Katerin Artola (Oiartzun, 2001) Ordizian hilaren hasieran ospatutako Euskadiko Aurresku Txapelketa irabazi du, lehenengo aldiz mistoa izan dena

Aitziber Muga - 2018(e)ko irailaren 26a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Katerin Artola, dantzari oiartzuarra.

Katerin Artola, dantzari oiartzuarra.

Galería Noticia

Katerin Artola, dantzari oiartzuarra.

Oiartzun- Ordizia aurretik, Zarauzko Euskal Jaietan ere jantzi zuen txapela Katerin Artolak. Baina lorpen hauek izateko entsegu gogorrak egin behar izan ditu Lourdes Esnaolarekin. Artolak Lezon jarrai-tzen ditu bere dantza ikasketak.

Noiz hasi zinen dantzaren munduan?

-Bospasei urte nituenean hasi nin-tzen, amari gustatzen zitzaiolako eta niri ere ilusioa egiten zidalako. Orduan hasi nintzen dantzatzen eta gaur egun arte. Bederatzi urte igaro dira. Haurtzaro ikastolako taldean hasi nintzen.

Noiz hasi zinen txapelketatan?

-Txapelketetan orain dela zazpi urte hasi nintzen.

Aurtengo Ordiziako Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko Soinu Zahar Txapelketa bateratu eta, partaidetza mistoa izan du lehenengo aldiz.

-Bai, beste urteetan egin izan da Soinu Zahar alde batetik eta Aurreskua beste aldetik. Baina lehengo urtean ikusi zen kopuruz antzeko edo parekotsu ginela eta orduan bi modalitateak elkartzea pentsatu zuten eta aurten izan da lehenengo aldia elkarrekin egin dugula.

Aldaketa horiek somatu dituzue oholtza gainean?

-Bai, aldaketak somatu dira batez ere dantzaren zailtasunean, zailtasuna handitu delako. Dantzatzeko minutuak ere gehiago izan dira, dantza bakoitzak hiru minutu eta erdi irauten ditu. Gainera, bi Aurresku dantzatu behar izan ditugu, lehen mutilek dantzatzen zutena, eta beste Soinu Zahar bat lehen ere neskek dantzatzen genuena.

Txapelketa mistoa izanda, entseguak bereziak izan dira?

-Prestaketa garaia gogorragoa izan da, txapelketak ere zailtasun gehiago zeukalako eta prestaketak gogorragoa izan behar zuen.

Zerk suposatu du irabazteak zailtasun guzti horiek kontutan izanda?

-Ilusio handia izan da. Lehen aldia zen txapelketa mistoa zela eta irabazteak poztasun handia izan da.

Lehenengo aldia da txapelketa hau irabazten duzula?

-Gazte mailan irabazi izan dut Euskadiko Txapelketa hiru aldiz, baina Nagusien mailan lehenengo aldia da irabazten dudala.

Herritarrak gerturatu al dira zorionak ematera?

-Bai, azkenean jendea enteratu egiten da eta zorionak ematera etor-tzen da.

“Herrian zaletasun handia dago dantzaren inguruan eta uste dut horregatik daudela hainbeste dantzari on”

Zein asmo dituzu ikasturte berrirako?

-Datorren urterako Euskadiko txapelketan berriz parte hartu eta ahal dudana egin. Gainera, aurten hasiko naiz Pasai Donibanen dantza erakusten. Sei eta zazpi urtetik hamar eta hamaika urte bitarteko dantzarien hiru talde izango ditut. Ilusio handiarekin eta gustura hartu dut.

Oiartzunen dantzari on asko sor-tzen dira. Zergatik uste duzu?

-Azkenean herrian zaletasun asko dago dantzaren inguruan eta horregatik daude hainbeste dantzari.

Haurtzaroko taldean jarraitzen duzu edo maila bat lortuta beste talde batzuetan aritzen al zara?

-Orain dela bi urte bukatu nuen Haurtzaroko taldean, baina helduen mailarako talderik ez dago. Orain dela urte batzuk sortu zen talde bat, baina ez du funtzionatzen edo bakoitza bere kabuz egiten du. Horregatik maila batetara iristen zarenean herritik kanpora joan behar duzu. Zailtasun handiak ditugu jarraitzeko.

Non ibili zara ordutik?

-Hasieran Villabonako Oinkari taldean egon nintzen oso gustura, baina Villabonaraino joan-etorriak luzeak ziren eta utzi behar izan nuen. Horregatik orain Lurdes Esnaolarekin nago Lezon entsea-tzen.

Oiartzunen txapelketetan ibili nahi duten dantzari heldurik ez dago herrian ikasten?

-Ez, iritsi zen momentu bat aurrera egin nahi nuela eta ezin nuela eta horregatik Lourdes Esnaolarekin harremanetan jarri nintzen. Ia oiar-tzuar guztiak daude herritik kanpo entseatzen, hemen ez dagoelako aukerarik. Txikitan bai, baina gero ez.

Helduentzako goi mailako eskolak behar direla uste duzu?

-Bai, beharko zen talde bat.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Oiartzungo plaza, txikitatik hemen ibili naizelako eta ezagunekin plazan elkartzen ginelako.

Paisaia bat. Aiako Harria, gertu dagoelako.

Mendi bat. Jaizkibel, oso polita iruditzen zait itsasotik gertu dagoelako.

Hondartza. Ondarreta hondar-tza, txikitatik hara joan naizelako.

Festak. Xanistebanak.

Últimas Noticias Multimedia